Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

⬇️Aquí podrás encontrar las noticias más recientes sobre nuestras acciones y colaboraciones⬇️

[vc_row][vc_column][vc_column_text]SARRERA

Badakizu zer diren ekosistemen zerbitzuak? Nola laguntzen digute lurraldeari buruzko erabakiak hartzean, etorkizun iraunkorrago baterantz? Zer ezaugarri izan behar ditu azpiegitura berdeak, nola planifikatzen da eskala desberdinetan eta zer lotura dago pertsonen osasunarekin? Bazenekien Euskadi aitzindaria dela nazioartean bere politiketan ekosistemen zerbitzuen kontzeptua aplikatzen? Ezagutzen al dituzu gobernantza eta ingurumen-justizia kontzeptuak?

Erantzun horiek eta beste batzuk on line ikastaro aurreratu honetan aurkituko dituzu: «Ekosistemen zerbitzuak eta azpiegitura berdeak». Ikastaro horren helburua ekosistemen zerbitzuekin lotutako kontzeptuak hurbiltzea da, bai eta horiek Euskadiko azterketen kasuan duten aplikagarritasuna hurbiltzea ere.

Online jardunaldi-tailer batekin lagunduko da, zalantzak argitzeko eta talde-dinamikaren bat egiteko.

Ikastaroa interesa duten eragileentzat pentsatua dago; besteak beste, irakasleentzat, administrazio publikoetako zein enpresa pribatuetako ingurumen-teknikarientzat, interpretazio-zentroetako begiraleentzat, irakasleentzat eta abarrentzat. Ikastaroan, ekosistemen zerbitzuei buruzko hastapenak eta kontzeptu horrek politika publikoetan dituen aplikazioak ikasiko dituzte.

Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

EZAUGARRI OROKORRAK

– Maila: aurreratua.

– Gehieneko ikasle kopurua: 30.

– Hizkuntza: gaztelania.

– Modalitatea: sarekoa (moodle plataforma).

– Iraupena: azaroaren 30etik abenduaren 20tara. Ikastaroa osatzeko guztira 20 ordu beharko direla aurreikusten da.

– Online jardunaldia: Abenduak 15.  18:00etatik – 20:00etara.

– Izen-ematea: azaroaren 22ra arte. Plazak baino izen-emate gehiago egonez gero, antolatzaileek ikastaroaren helburuetara hobeto egokitzen diren profilak aukeratuko ditu.

– Kostua: 10€  (plaza baieztatu eta gero kontu zenbakia emango da ordainketa egiteko).

-Izen emateko orria:   https://forms.gle/h7bku1947vLaF2VY7

Informazio gehiago: Imanol López  ekobideak@gmail.com[/vc_column_text][us_single_image image=»5105″ size=»medium»][us_single_image image=»8221″ size=»tnail-1×1-small»][/vc_column][/vc_row]

Catedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental