Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

AGENDA 2030EKO 17 GIHren INFOGRAFIAK

UNESCO Katedrak, BBK-Behatokiak eta Unesco Etxeak elkarrekin egin dute lan Agenda 2030eko Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuen (GIH) Infografiak egiteko eta helburu horien Bizkaiko egoera erakusteko. Zehazki, Katedrak 15. GIHren (lehorreko ekosistemetako bizitza) infografia egiteko datuak eman ditu.

Hauek dira infografiako datu esanguratsuenak:

.-Bizkaiko lehorreko ekosistemak ebaluatu ondoren: % 71 baso-lurrak dira, % 19 nekazaritzakoak eta % 9a hiritarrak.

.- Bizkaiko landaredi potentzialaren % 80 haritzen eta pagoen baso naturalak izan arren, lurren % 13 soilik hartzen dute. Aitzitik, lurren % 46 espezie exotikoek hartzen dute, hain zuzen ere, pinuak eta eukaliptoak.

.- Bizkaiko baso-lurren % 89 ez dago babestuta.

Cátedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental