Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

TAILLERA: Paisaia landu dezagun

Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak, Mugikortasuna eta Lur­raldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedrarekin batera TAILER bat antolatzen du , Bilbo Metropolitarraren Paisaiaren Katalogoa eta Zehaztap­enak idazteko prozesua lantzeko.

Dokumentuaren idazkia helburuak, neurriak eta adierazleak definitzeko fasean dago. Horregatik, zuek espezializatutako, prestatutako eta Paisaiari lotutako ibilbide profesionaleko agente gisa izatea gustatuko litzaiguke. Helburua denon ar­tean Bilbo Metropolitarraren paisaiarako jomuga komun batera iristea da, tailerrak eskaintzen digun diziplina anitzeko ikuspegi dinamikoaren bidez

Helburua ikuspegi anitzei erantzutea, helburuei, neurriei eta adierazleei buruz elkarrekin hausnartzea, hobekuntzen pro­posamena egitea eta hau Bilbo Metropolitarraren Eremu Funtzionaleko Paisaiaren Katalogoan sartzearen balorazioa egitea da.

Tailerra datorren ekainaren 21ean, ostiralean, izango da Bil­boko Alde Zaharreko Burtsaren eraikinean (Pelota kalea, 10) goizeko 09:00etatik 13:30etara, ordu erdiko geldialdiarekin gutxi gora behera.

Aurreikusitako ibilbide-orria ondorengoa da:

09.00-09.15 Ongietorria eta aurkezpenak

09.15-09.45 Aurkezpena. Bizkaiko ekosistemen zerbit zuaren ebaluaketa Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedraren eskutik

09.45-10.15 Aurkezpena. Bilbo Metropolitarraren Katalogoa eta zehaztapenak,paisaia-kalitate helburu, neurri eta adierazletara gerturatzea barne

10.15-10.45 Galderak eta geldialdia

10.45-11.00 Mahai-lan dinamiken aurkezpena

11.00-12.00 1.go dinamika (Katalogoaren helburuak)

12.00-13.00 2.en dinamika (Katalogoaren neurriak/ adierazleak)

13.00-13:30 Bateratze-lana eta mahai-ingurua

Etorreraren baieztapena ematea eskertuko genuke Bilbo Met­ropolitarraren Lurralde Estrategiaren helbide elektronikora idatziz: revision.ptp.bm@bizkaia.eus edo hurrengo ESTEKA­ren bidez.

Cátedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental