“EUSKADIKO EKOSISTEMEN ZERBITZUEN EBALUAZIOA” PROIEKTUA JARDUNBIDE ONTZAT HAUTATU DU INTERREG BID-REX EUROPAKO PROIEKTUAK
Europako beste zenbait proposamenen artean, Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa proiektua jardunbide ontzat hautatu du Interreg BID-REX Europako proiektuak.
BID-REX proiektuaren helburua da natura-balioaren kontserbazio-egoera hobetzea, eskualdeko garapen-politika hobeak ezarriz; hau da, biodibertsitateari buruzko datu garrantzitsuen eta kontserbazioari buruzko erabakiak hartzeko prozesuen arteko lotura sortuz/indartuz. Zehazki, biodibertsitateari buruzko informazioa erabili ahal izatea erraztu nahi du, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) Europako natura-ondarearen kontserbaziorako egiten dituen esleipenen eragina handitu; hau da, erabakiak hartzeko prozesuak jarri nahi dira abian, biodibertsitateari buruzko informazio egokia emanda.
UNESCO katedrak, Miren Onaindia koordinatzailearen bitartez, Valonian (Belgika) izandako “Information needs for decision makers” mintegian hartu zuen parte, 2017ko otsailean. Hain zuzen, mintegi horren markoan aurkeztu zituzten “Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” proiektuaren emaitzak, eta proiektu horrek erabaki iraunkorragoak hartzeko zer aplikagarritasun izan dezakeen azaldu zen.
Hauek dira Interreg BID-REX proiektuak identifikatutako beste jardunbide on batzuk:
Partner in charge of GP’s submission | Good Practice identified (GP) | GP’s owner |
CTFC | Cartography of habitats in Catalonia at different scales | Estela Illa (Grup de Geobotànica i Cartografia de la Vegetació, Universitat de Barcelona) |
CTFC | Use of BD data in decision making: The SITxell project | Carles Castell Puig (DIBA) |
Government of Catalonia | SISEBIO. Global Monitoring Program of Biodiversity in Catalonia | Pau Sainz de la Maza Marsal. (Government of Catalonia) |
Public Service of Wallonia | Monitoring of agroenvironmental scheme in Wallonia : data management and sharing | Julien Piqueray (Natagriwal asbl) |
Public Service of Wallonia | Of birdsand high voltage overhead lines: How feedback from decision makers is helping data provider | Johan Mortier (ELIA) & Jean-Yves Paquet (Natagora) |
UEA | The Biodiversity Audit Approach | Paul Dolman (UEA) |
NCC | Data: Collection to Use – ALERC | Tom Hunt (ALERC) |
Basque Government | Nature Information System of the Basque Country | Marta Iturribarria (Basque Government)] |
Basque Government | Ecosystem Services Assessment in the Basque Country | Miren Onaindia (University of the Basque Country) |