Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

[vc_row][vc_column][vc_custom_heading text=»IKERKETAREN GARRANTZIA BIOSFERA-ERRESERBETAN. URDAIBAIKO BIOSFERA ERRESERBA» font_container=»tag:h3|text_align:left|color:%23198c49″ google_fonts=»font_family:Droid%20Sans%3Aregular%2C700|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal»][vc_column_text]

UNESCOren mundu-sarean dauden biosfera-erreserbek, besteak beste, garapen iraunkorraren eta naturaren kontserbazioaren integrazioarekin lotutako jardunbide onak esportatzeko helburua dute, eta funtsezko hiru eginkizun betetzen dituzte: kontserbazioa, garapena eta gaikuntza. Gaikuntza-jarduerak Garapen iraunkorraren arloko interpretazio-, ikerketa-, gaikuntza- eta hezkuntza-plan (IGHP) baten barruan egin behar dira.

UNESCOk Urdaibaiko Biosfera Erreserba 1984an izendatu zuen, eta natura- eta kultura-balio handiko eremua da, paisaiaren eta bertako biztanleriaren arteko elkarreraginaren emaitza. Tokiko komunitateen kudeaketa parte-hartzailea da erreserbaren kudeaketaren ardatza, naturaren kontserbazioa, garapen iraunkorra eta ikerketa bateragarri egite aldera. Hala, babestutako eremu hori funtsezko tresna da biodibertsitatearen kontserbaziorako eta ekosistemek euskal gizarteari ematen dizkioten zerbitzuen kontserbaziorako. Hain zuzen ere, hauek dira eremu horrek eskaintzen dituen onuretako batzuk: baliabideen hornidura, airearen kalitatearen erregulazioa eta aisia, garapen iraunkorreko esparru baten barruan.  Hala ere, batzuetan, bertako biztanleria kritikoa da eremu horiekiko, garapen sozioekonomikorako frenotzat hauteman baititzakete. Baina zenbait ikerketek frogatu dute hori ez dela horrela. Adibidez, Nekane Castillok egindako ikerketaren arabera, EHUko Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak, UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Euskadiko ekosistemen zerbitzuen ebaluazioa proiektuaren baitan, frogatu da Urdaibaiko biztanleen bizi-kalitateak hobera egin duela biosfera-erreserba izendatu zutenetik, garapen ekonomikoan kalterik izan gabe (Castillo-Eguskitza eta beste batzuk, 2017). Horren arrazoi nagusia da biosfera-erreserba izendatu izanak hiri-eremuen (artifizializatuen) hazkundea kontrolatua izatea eragin duela, bai eta landa-eremuetako izaera landatar, kontserbazionista eta heterogeneoari eustea ere. Horrez gain, paduraren azalera handitu da, babes- eta leheneratze-politikei esker. Bestalde, Carla Ximenas Salinasek Urdaibaiko paisaiari, iraunkortasunari eta sozio-ekonomiari buruz egindako azken ikerketan (Salinas eta beste batzuk, 2017), jasotzen da natura-ondare hori oso lotuta dagoela Urdaibaiko kultura-ondarearekin, paisaiaren eta ekonomiaren bidez, batez ere, Urdaibaiko udalerri hiritartuek/industrializatuek oso eginkizun garrantzitsua baitute erreserbako paisaiaren iraunkortasunean, eta landa-udalerrietako eskulan asko hartzen baitute. Horrek erakusten du landa-munduaren eta hiri-munduaren arteko loturek eragin handia dutela lurraldearen paisaian eta sozio-ekonomian.

Urdaibain horrelako ikerketak egitea funtsezkoa da Urdaibaiko IGHPko helburuak betetzeko. Hola, abenduaren 14an eta 15ean, Madariaga dorretxean, Urdaibaiko IGHPko ikerketa zientifikoko programa aurkeztuko da. Urdaibaiko garapen iraunkorrerako lehentasunezko gaiak jorratzen dituzten ikerketak sustatzea da programa horren helburuetako bat.

Bibliografia

  • Castillo-Eguskitza, N.; Rescia, A.J.; Onaindia, M.; 2017. Urdaibai Biosphere Reserve (Biscay, Spain): Conservation against development?. Science of the Total Environment 592: 124-133.
  • Salinas, C.; Mendieta, J.; Onaindia, M.; 2017. Landscape, sustainability and the socioeconomy in the coastal Urdaibai Biosphere Reserve, Northern Spain. Journal of Biodiversity and Environmental Sciences (JBES) 10 (1): 150-160.

Informazio gehiago, hemen:

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Cátedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental