Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

[vc_row][vc_column][vc_custom_heading text=»Oinarrizko ikastaroa sarean (2. Edizioa): Ekosistemen Zerbitzuak eta Giza Ongizatea Euskadin» font_container=»tag:h3|text_align:left|color:%23198c49″ google_fonts=»font_family:Droid%20Sans%3Aregular%2C700|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal»][vc_column_text]

“Ekosistemen Zerbitzuak eta Giza Ongizatea Euskadin” izeneko sareko ikastaroaren 2. Edizioa martxan dago!. Ikastaro horren helburua da ekosistemen zerbitzuen kontzeptua hurbiltzea eta Euskadiko ebaluazio azpi-globalaren ezaugarri nagusiak ezagutaraztea. Sareko edukiez gain, aurrez aurreko jardunaldi-tailer bat ere egingo da.

Ikastaroa interesa duten eragileentzat pentsatua dago; besteak beste, irakasleentzat, administrazio publikoetako zein enpresa pribatuetako ingurumen-teknikarientzat, interpretazio-zentroetako begiraleentzat, irakasleentzat eta abarrentzat. Ikastaroan, ekosistemen zerbitzuei buruzko hastapenak eta kontzeptu horrek politika publikoetan dituen aplikazioak ikasiko dituzte.

EZAUGARRI OROKORRAK

Gehieneko ikasle kopurua: 30
Hizkuntza: gaztelania
Kostua: 10 €
Iraupena: uztailaren 3tik 21era. Ikastaroa osatzeko guztira 15 ordu beharko direla aurreikusten da. Aurrez aurreko jardunaldia uztailaren 20an izango da, 16:30etik 19:00etara, UNESCO Etxean.
Izen-ematea: ekainaren 29ra arte.

Informazio gehiago eta izen-ematea: http://www.unescoetxea.org/dokumentuak/cursoON2_ecosistemas.htm 

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Cátedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental