Ikertzaileen Europako Gaua Azoka: Natura gure ongizatearen oinarria: Euskadiko ekosistemen zerbitzuak
Ibone Ametzagak, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedraren koordinatzaileak, Ikertzaileen Europako Gauaren Azokan parte hartuko du irailaren 24an. Azoka horretan, naturak pertsonen ongizatean eta osasunean duen garrantzia nabarmenduko du, Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa proiektuaren gai nagusia baita. Horrez gain, ikerketa-taldearen beste proiektu batzuk ere aurkeztuko ditu, hala nola RENATUR eta LIFE Vía de la Plata, eta Ingurumen, Iraunkortasun eta ODSko masterra.