EME (Espainiako Milurteko Ekosistemak) lantaldearen eta ESPren (Ecosystem Service Partnership) Education & Training team bilera
ESP kontserbazio eta garapen jasangarrirako ekosistemen zerbitzuen zientzia, politika eta praktika hobetzeko sortutako mundu mailako sarea da. EME lantaldea, «Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa» proiektuaren ordezkariak dituena, maiatzaren 31n bildu da Luis Inostroza ESPko kide exekutiboarekin eta Hezkuntza eta Prestakuntza azpitaldeko zuzendariarekin, EME taldea ezagutarazteko eta hark zuzentzen duen azpitaldeko kide izateko. EME taldea sortu zen orain arte Espainian egindako ekosistemen zerbitzuekin lotutako ekintzak, materialak eta baliabide didaktikoak biltzeko eta nazioan eta nazioartean batera ezagutarazteko; beraz, material hori guztia ESPren webgunearen barruan edukitzea izan daiteke gure lana zabaltzeko aukerarik onena. Izan ere, ESPko Hezkuntza eta Prestakuntza taldearen helburua da ESPko lantaldeek sortutako ezagutza eta hezkuntza-materialari eta prestakuntza-paketeei buruzko beste jarduera batzuk zabaltzea hainbat talderentzat.