Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

EME (Espainiako Milurtekoko Ekosistemak) lantaldearen bilera.

Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” proiektuaren ordezkariek EME lantaldearen bileran parte hartu zuten urtarrilaren 12an. Lan-talde honen helburua da orain arte Espainian landutako ekosistemen zerbitzuei buruzko ekintzak, materialak eta baliabide didaktikoak biltzea, estatuan eta nazioartean modu bateratuan ezagutaraztea eta ESP taldearen barruan azpitalde bat sortzea aztertzea: Entrenamendua eta hezkuntza, material eta baliabide didaktiko berriak zabaldu eta ezagutzeko. Gainera, Ekosistemen Zerbitzuekin lotutako material eta baliabide didaktiko berriak garatzeko finantziazioa bilatuko da.

Talde horretan, “Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” proiektuko ordezkariez gain, EHUko eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzien Didaktikako hainbat irakaslek eta EMErekin lan egin duten Madrilgo Hezkuntza Saileko Natur Zientzietako kooperatiba eta aholkulariek ere parte hartzen dute.

Cátedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental