GIDA PRAKTIKOA EKOSISTEMEN ZERBITZUAK LURRALDE ETA HIRIGINTZA PLAN ETA PROGRAMEN FORMULAZIOAN INTEGRATZEKO
Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa izeneko ikerketa-proiektuaren emaitzetako bat Ekosistemen zerbitzuak lurralde eta hirigintza plan eta programen formulazioan integratzeko gida praktikoa da.
Gida honek esparru metodologiko bat eskaintzen du ekosistemen zerbitzuak natura- eta hirigintza-baliabideak antolatzeko lurralde-planak eta -programak formulatzeko prozesuan sartzea errazteko. Eduki espezializatuak eta metodologia kontrastatuak aurkezten ditu, toki- eta eskualde-administrazioei ekosistemek pertsonen ongizateari eta osasunari egiten dioten ekarpena ulertzen lagunduko dietenak, bai eta lurraldearen plangintzan eta kudeaketan aldaketa bat sustatzen ere, alternatiba iraunkorragoak lehenetsiz.
Gida hau UPV/EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak egin du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin koordinatuta, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak finantzatu dute.