IKASTAROA: «LURRALDEA PENTSATZEN. GARAPEN ESTRATEGIAK ETA BIZITZA ALTERNATIBAK EUSKADI ETA URDAIBAIRENTZAT»
Uztailaren 27 eta 28an, Busturiako Madariaga dorrean, Gernika-Lumoko UPV/EHUren V. Udako Ikastaroa egingo da, Gernika Gogoratuz ikerketa zentroak eta UPV/EHUk antolatuta.
“Lurraldea pentsatzen. Garapen estrategiak eta bizitza alternatibak Euskadi eta Urdaibairentzat” gaitzat hartuta antolatu da ikastaroa, eragile anitzen artean hainbat ikuspegi eta proposamen partekatzeko espazio berri bat errazteko helburuarekin, batez ere bazterturiko sektoreekin edo eztabaida horietan gutxiago parte hartu ohi dutenekin (ikasle gazteak, emakumeak, adinekoak, migratzaileak, langabetuak…) eta bizitza alternatiba hobeen alde borroka egiten dutenekin.
Miren Onaindia UNESCO Katedraren koordinatzaileak uztailaren 27an parte hartuko du, Roberto Bermejorekin batera, “Gatazka egoeran dauden lurraldeak: alternatibak Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik” mahainguruan.