Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

JARDUNALDIAK: “GARAPENAZ HARATAGO: TEORIAK, IKUSPEGIAK ETA ESPERIENTZIAK BIDE BERRIAK IREKITZEKO”

2020ko urtarrilaren 23an eta otsailaren 27an, 9:00etatik 19:00etara Hegoa Fundazioak eta UPV/EHUk antolatutako jardunaldiak izan zen: “Garapenaz haratago: teoriak, ikuspegiak eta esperientziak bide berriak irekitzeko”.

Jardunaldietako esparru-hitzaldietan eta mahai-inguruetan hainbat pertsona bildu zen, hala nola unibertsitate eremuko, erakunde publikoetako, GGKEetako, eta gizarte-mugimendu eta elkarteetako kideak. Jardunaldietako helburua iraunkortasunaren askotariko alderdiei buruzko teorien, ikuspegien eta esperientzia kritikoen inguruan hausnartzea zen. Halaber, jardunaldiek beste aukera batzuk ere zabaldu zituzten: batetik, iraunkortasunean oinarritutako alternatiba-paradigmak antolatzeko elkarrizketak izatea; eta bestetik, garapenerako alternatibak eraikitzeko proposamen gakoetan sakontzea, iraunkortasun-prozesuetan era askotako eragina duten arazo politiko, ekonomiko, ekologiko eta sozialei beste modu batean heltzeko.

Cátedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental