EUSKADIKO EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EBALUATZEKO PROIEKTUA JARDUNBIDE EGOKITZAT JO DU INTERREG EUROPE POLICY LEARNING PLATFORM-EK
Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuak Ebaluatzeko proiektua jardunbide egokitzat jo du Interreg Europe Policy Learning plataformak, bere ikuspegi zientifiko-politikoagatik; izan ere, ikuspegi horrek ekosistemen zerbitzuei buruzko ezagutza sortzen du, paisaiaren kudeaketa jasangarria egiteko eta giza ongizatea hobetzeko tresnak sortzeko.
Europa osoko erabaki-hartzaileek proiektua kontsultatu ahal izango dute online, Policy Learning plataformaren bidez, eta informazioa eta esperientziak partekatu ahalko dituzte.
Jardunbide egoki hori datu-base honetan ikus dezakezu: https://www.interregeurope.eu/policylearning/good-practices/item/1893/ecosystem-services-assessment-in-the-basque-country/