GARAPEN IRAUNKORRARI BURUZKO NAZIOARTEKO HITZALDIA
Miren Onaindiak, Columbia Unibertsitatean zegoela, Garapen Iraunkorrari buruzko Nazioarteko Biltzarrean (ICSD) parte hartu zuen; New Yorken egin zen biltzarra, irailaren 24an eta 25ean.
Biltzar horren helburua izan da akademia-mundua, gobernua, gizarte zibila, Nazio Batuen agentziak eta arlo pribatua elkartzea, soluzio praktikoak partekatzeko Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) lortzeko prozesuan.
Biltzarraren antolaketan parte hartu dute Garapen Iraunkorraren Zentroak (CSD), Lurraren Institutuak, Garapen Praktiketan Master Globalak (MDP) eta Garapen Iraunkorrari baterako Soluzio Sareak (SDSN).