Urdaibai Biosfera Erreserba Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari (CETS) atxikitzeari buruzko II. Foro Iraunkorra

URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBA TURISMO IRAUNKORRAREN EUROPAKO GUTUNARI (CETS) ATXIKITZEARI BURUZKO II. FORO IRAUNKORRA

Busturian gauzatzen ari dira Urdaibai Biosfera Erreserba Turismo Iraunkorraren Europako Gutunari (CETS) atxikitzeari buruzko II. Foro Iraunkorreko topaketa.

Topaketa horietan, parte-hartzaileak (tartean UNESCO Katedrako ordezkariak) diagnostikoan identifikatutako turismo-produktuen potentzialtasuna eta erakargarritasuna baloratzen ari dira, diagnostikoan sartu ahal izateko.

Horrez gain, honako hau ere aztertzen ari dira, besteak beste: Urdaibairen lurralde- eta turismo-kohesioa bermatzeko beharrezkoak diren mekanismoen ahulguneak, mehatxuak, sendoguneak eta aukerak; halatan, tokiko komunitatearen ekonomia sendotzeko, turismo-hedapenaren arloan prestakuntza eta gaitasuna emateko edo turismo-jardueraren eta horren eraginaren jarraipena sistematizatzeko.

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental