EuroMAB 2019

EuroMAB 2019

Miren Onaindiak, UNESCO Katedraren koordinatzaileak, Dublinen apirilaren 3tik 5era egingo den EuroMAB 2019 Biltzarrean hartuko du parte, honako hitzaldi honekin: “The role of ecosystem services in conservation and management. Urdaibai Biosphere Reserve”.

EuroMAB Biltzarra bi urtean behin egiten da, eta hiru egunez luzatuko da. Guztira, Europako eta Ipar Amerikako 36 herrialdetako biosfera-erreserbetako 302 ordekari bilduko ditu. Aukera egokia da bildu eta pertsonen eta naturaren arteko interakzioak kudeatzeko ikuspegi kolektiboak jorratzeko, natura- eta kultur-ondarearen zaintza eta ospakizuna babesteko, eta, azken batean, garapen jasangarria sustatzeko irtenbide berritzaileak probatzeko.

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental