UPV/EHUko UNESCO KATEDREN BILERA
Urtarrilaren 25ean (ostirala), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen esparruan aitortutako UNESCO Katedren arteko bilera egin zen, lantzen dituzten arlo desberdinetako jardunbide egokiei buruzko informazioa partekatzeko.
Gaur egun 5 katedra daude aitortuta (sortze-dataren arabera ordenatuta), eta aztergai oso desberdinak dituzte: paisaia, hizkuntza, garapen iraunkorra, hezkuntza eta giza eskubideak.
1.- Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra
2.- Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra
3.- Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra
4.- Komunikazioa eta Hezkuntza Balioak UNESCO Katedra
5.- Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra