Ezagutu katedra

[vc_row][vc_column width=”1/4″][vc_wp_custommenu nav_menu=”12″][/vc_column][vc_column width=”3/4″][vc_custom_heading text=”Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra” font_container=”tag:h3|text_align:left|color:%23198c49″ google_fonts=”font_family:Droid%20Sans%3Aregular%2C700|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal”][vc_column_text]

Natura- eta gizarte-zientziak barne hartuz, diziplinarteko ikuspegi batetik heldu nahi dio Katedra honek iraunkortasunari eta ingurumen-hezkuntzari buruzko ikerketa eta azterketa berezituan sakontzeko erronkari. Mundu akademikoaren, gizarte- eta politika-eragileen eta oro har gizarte osoaren arteko elkarlana da gure lan-metodologia. Izan ere, benetako arazoei konponbidea emateko egiten ditugu ekintza guztiak.

Euskal Herriko eta bereziki Urdaibaiko Biosfera Erreserbako garapen iraunkorrarekin loturiko arazoak ulertzeko eta konpontzeko helburua dute gure ikerketa-proiektuek. Urdaibaiko Biosfera Erreserbakolurraldea saiakuntzak egiteko eta frogatzeko gune izatea nahi dugu.  Era berean, zientzia-lankidetza eta garapen iraunkorrari buruzko emaitzen eta esperientzien transferentzia sustatzen dugu, UNESCOren katedra-sarearen, UNESCOren munduko biosfera-erreserben sareen eta beste sare akademiko eta zientifiko batzuen bidez.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental