JORNADAS INTERNACIONALES SOBRE ALIMENTACIÓN SALUDABLE Y SOSTENIBLE

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

NAZIOARTEKO II. GOZO JARDUNALDIAK

Bidezko Elikadura GKEak eta EHIGEk, Euskal Herriko ikasleen gurasoen Konfederazioak, 2022ko urriaren 3,4 eta 5 Bilbon egingo ditugun GOZO eskola-elikadura osasungarri eta iraunkorrari buruzko Nazioarteko II. GOZO Jardunaldietan parte hartzeko gonbidapena helarazi nahi dizugu.

2019ko urrian egin zen Gozo jardunaldien lehenengo edizioa eta 200 pertsona baino gehiago bildu ziren, nazioarteko eta tokiko erakunde, hezkuntza eta gizarte arloko esperientziek parte hartu zuten. Hemen aurkituko duzue argitaratu genuen kroniketako baterako esteka eta ondoren laburpen gisa zabaldu genuen bideoa.

Arreta eskola-jantokietan jarrita, bigarren edizio honen helburua da beste elikadura-eredu osasungarriago, jasangarriago, bidezkoago eta hezitzaileago bat posible dela ikusaraztea eta erakustea. Horretarako, ezinbestekoa da hainbat erakunderen, gizarte-eragileren eta hezkuntza-eragileren lana eta inplikazioa. Horrela, jardunaldiak lau bloketan egituratu dira: politika publikoak, gizarte-eragileak, behatokiak eta hezkuntza-esperientziak. Jardunaldien formatuari dagokionez, espazio irekiak eta eztabaida- eta hausnarketa-saioak egongo dira, eta edukiera mugatua izango da.

Gure ustez, gune horiek zure Masterrean garatzen duzuen prestakuntza-eskaintza osatu dezakete, eta horregatik gonbidatu nahi zaituztegu jardunaldi hauetan parte har dezazuen zuen ikasleekin batera, eskola-eremuko elikadurarekin eta osasunarekin lotutako gai oso interesgarriak jorratuko direlako, baina baita familian eta gizarte eremuan ere. Edukiera mugatua dugu, horregatik jakin nahi genuke zer interes duzuen parte hartzeko, adierazten dizkiguzuen plazak erreserbatu ahal izateko.

Jardunaldiak dohainik dira eta eduki guztiak hemen topa dezakezue. https://gozo.eus/es/

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]
Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental