Jornada temática RENATUR

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

RENATUR. Ekintza Plana eztabaidatzea Bizkaian

Aste honetan RENATUR Interreg proiektuaren Eskualdeko Jardunaldia egiten ari da, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Bertan, UPV/EHUko Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako kideek RENATUR Interreg programaren barruan landutako ekintza-plana partekatu eta eztabaidatu dute, Europako beste 5 erakundetako espezialistekin batera.

RENATUR proiektu europarra da, eta hiri-inguruko espazio irekietako (PUOS – Peri-Urban Open Spaces) natura-ondarea babestearekin zerikusia duten jardunbide egokiak eta esperientzia politikoak identifikatu, aztertu, zabaldu eta transferitzea du helburu nagusi. Bertan Europako 6 erakundek hartzen dute parte (Alemania, Belgika, Hungaria, Eslovenia, Polonia eta Euskal Herria), eta honako helburu hauek ditu: ekosistemak eta haien zerbitzuak babestea, biodibertsitatea kontserbatzea eta ekosistemen zatiketa saihestea, konektibitatea hobetzea, lurzoruaren iragazgaiztea murriztea eta lurralde-antolamenduan azpiegitura berdearen kontzeptuari buruz kontzientziatzea.

RENATUR proiektuaren barruan, eskualde arteko jardunaldi tematikoak egiten dira, eskualde bakoitzeko eragile garrantzitsuen parte-hartze aktiboaren bidez. Jardunaldi hauek Esperientzien Truke batean dautza, azterketa-eskualdearen problematika parez pare aztertuz. Eskualde elkartuek elkarrekin lan egiten dute hiri-inguruko espazio irekietako (PUOS) natura-ondarea sustatzeko eta babesteko irtenbideak trukatuz, plangintzaren praktikan.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]
Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental