Zientzia Asoka

UPV/EHUko Garapen Jasangarriari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak Zientzia Azokan parte hartzen duten ikasleei laguntzen die

Aurreko ostiralean, otsailak 12an, Zientzia Azokan parte hartzen duten DBH-3ko Elorrioko Institutuko ikasleak Katedrarekin harremanetan egon ziren. Hauekin solasaldia izan genuen eta euren ikerketei buruz hitz egin eta ideiak landu genituen. Zientzia Azoka ikasleen artean zientziarekiko jakinmiña sortzeko sortu zen, eta Elhuyar fundazioak antolatzen du Euskadin. Elkarlan oso interesgarria izaten da bai ikasle eta unibertsitateko irakasleentzat eta ikerketa lanen emaitzak Bilbon urtero egiten den Zientzia Azoka erakustaldian aurkezten dira.

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental