Life via de la plata_euskera

LIFE VÍA DE LA PLATA PROIEKTUA, KLIMA-ALDAKETAREN AURREAN IRTENBIDEAK SALAMANCAN

UNESCO Katedrak, Salamancako Unibertsitateko beste ikerketa-talde batzuekin eta Salamancako Udalarekin batera, LIFE: Vía de la Plata, klima-aldaketaren aurrean irtenbideak Salamancan proiektuan parte hartzen du.

Proiektu honen bidez, Azpiegitura Berdearen Sarea estrategia abian jarri eta erakutsi nahi da, Gizateriaren Ondare den hiri batean, “Vía de la Plata” abelbidea korridore berde bihurtuz.

Jarduketaren azalera, guztira, 261 ha dira, 6 eremu pilotutan banatuta dago, ingurumen-ezaugarri eta ezaugarri morfologikoen arabera, 12 ingurumen-unitaterekin. Proiektu honek, gainera, hiria Natura 2000 Sarearekin lotzea proposatzen du, Mirandako Kordelaren eta Vía de la Plata Bide Berde naturalaren bitartez.

Proiektua Europar Batasuneko Ingurumenaren eta Klimarekiko Ekintza Programaren (LIFE) barruan kokatzen da, “Ondo bizi, gure planetaren mugak errespetatuz” premisa oinarri hartuta.

Lotura duten albisteak:

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental