Leire Méndez

Leire Méndez

Biologian lizentziatua naiz (2007) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea-n (UPV/EHU). Lizentziatura amaitutakoan, “Ingurugiro Kutsadura eta Toxikologia” masterra egin nuen, eta horrela, doktoretza egiten hasi nintzen UPV/EHUko “Zoologia eta Biologia Zelularra” sailean, Pilar Rodriguez Kat. eta Maite Martinez Dok. izan nituen zuzendari. Tesia 2013an defendatu ostean, ikerketa lanei ekin nien. Batez ere, ibai ekosistemen ekotoxikologian, metalen toxitatean eta bioakumulazioa makroornogabeetan aztertzen lan egin dut. Post-doktoretza ikerketa arlo horretan egin nuen, estatu mailean lortutako proiektu bateri lotuta (CBRMinas, CGL2013-44655-R).

Bestetik, ingurugiroko arazoei era holistikoagoan irtenbidea emateko irrikia izan dut beti. Hori dela eta, UPV/EHU-k eskainitako “Ingurumena eta Iraunkortasuna”  berezko titulua egitea  erabaki nuen (2016an), “Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra”-ren koordinazioarekin, Miren Onaindia Kat-naren gidaritzapean. Horrek “Landare Biologia eta Ekologia” saileko UNESKO Katedrako ikerketa taldean hasteko aukera eman zidan 2018an, ibaietako ekosistemen zerbitzuen arloan ikerketak garatzeko, Uraren Esparruaren legediarekin (DMA) lotuta. 2019tik, RENATUR Interreg Europe proiektuan partaide naiz, Ibone Ametzaga Dok.-ren zuzendaritzapean.

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental