Oinzarrizko ikastaroa sarean (4.edizioa)

OINARRIZKO IKASTAROA SAREAN (4.edizioa): EKOSISTEMEN ZERBITZUAK ETA GIZA ONGIZATEA EUSKADIN

Ba al dakizu zein zerbitzu ematen dizkiguten ekosistemek? Zenbateraino gaude haien mende eta nola murritz dezakegu mendekotasun hori? Zer-nolako banaketa dute Euskadin? Nola laguntzen digute etorkizun iraunkorragoa lortzeko lurraldeari buruzko erabakiak hartzen? Ba al zenekien Euskadi nazioartean aitzindaria dela bere politiketan ekosistemen zerbitzuen kontzeptua aplikatzeari dagokionez?

Galdera horien erantzunak eta are gehiago aurkituko dituzu “Ekosistemen Zerbitzuak eta Giza Ongizatea Euskadin” izeneko sareko ikastaroaren 4. edizioan. Ikastaro horren helburua da ekosistemen zerbitzuen kontzeptua hurbiltzea eta Euskadiko ebaluazio azpi-globalaren ezaugarri nagusiak ezagutaraztea. Sareko edukiez gain, aurrez aurreko jardunaldi-tailer bat ere egingo da.

Ikastaroa interesa duten eragileentzat pentsatua dago; besteak beste, irakasleentzat, administrazio publikoetako zein enpresa pribatuetako ingurumen-teknikarientzat, interpretazio-zentroetako begiraleentzat, ikasleentzat eta abarrentzat. Ikastaroan, ekosistemen zerbitzuei buruzko hastapenak eta kontzeptu horrek politika publikoetan dituen aplikazioak ikasiko dituzte.

Edizio honetan lehen aldiz ikastaroa euskaraz egin ahal izango da.

EZAUGARRI OROKORRAK

– Gehieneko ikasle kopurua: 30.

– Hizkuntza: gaztelania edo euskeraz

– Modalitatea: sarekoa (moodle plataforma) gehi aurrez aurreko jardunaldi-tailerra (hautazkoa).

– Maila: oinarrizkoa.

– Kostua: 10 euro (plaza baieztatu eta gero kontu zenbakia emango da ordainketa egiteko).

– Iraupena: Azaroaren 5etik 21era. Ikastaroa osatzeko guztira 15 ordu beharko direla aurreikusten da.

Aurrez aurreko jardunaldia azaroaren 16an izango da, 16:30etik 19:00etara, UNESCO Etxean.

– Izen-ematea: urriaren 22ra arte. Plazak baino izen-emate gehiago egonez gero, antolatzaileek ikastaroaren helburuetara hobeto egokitzen diren profilak aukeratuko ditu.

– Informazio gehiago: n.viota@unescoetxea.org

 

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental