Unidad Psicologia juridica y forense

Taldea

Irudia

César San Juan Guillén dok.


Psikologiako doktorea eta Gizarte Psikologiako espezialista, Lovainako Unibertsitate Katolikoaren (Belgika) eskutik. Psikologia Kriminaleko irakasle titularra Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean. Delinkuentziaren, Marjinaltasunaren eta Gizarte Harremanen Nazioarteko Zentroko zuzendaria. Euskal Unibertsitate Sistemako Kriminologia Aplikatua ikertaldeko ikertzaile nagusia. Psikologia Juridiko eta Forentsearen Espainiako Elkarteko kidea. International e-Journal of Criminal Sciences aldizkariaren zuzendaria. Ikerketa Kriminologikoaren Espainiako Elkarteko presidentea (2011-2014).

Irudia

 

Estefanía Ocáriz Passevant dok.
 

Psikologiako doktorea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Zuzenbide Psikologiako masterra. Gazteen Delinkuentziaren eta Adingabeen Zigor Zuzenbidearen arloko unibertsitate aditua. Bitartekaritzaren arloko goi mailako unibertsitate ikastaroa.
Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzailea 2000. urteaz geroztik. Hainbat argitalpen eta hitzaldi egin ditu batik bat gazteen zuzenbidearekin lotutako biltzar espezializatuetarako.
Hainbat arlotako eskolak ematen ditu Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.

Irudia

 

Alexander Trinidad Pascual jn.

Psikologiako lizentziaduna. Psikologia Juridiko eta Forentseko masterra Santiago de Compostelako Unibertsitatearen (USC) eskutik. Arlo hauetan aditua: a) Genero indarkeria, haurren eta helduen sexu abusua, mobbinga eta trafiko istripuak gertatu diren kasuetan sinesgarritasuna aztertzea SEG protokoloaren bidez (Ebaluazio Globalaren Sistema (Arce y Fariña, 2006; 2013)); eta b) Erasotzaileen nahimenaren eta gaitasun kognitiboaren ebaluazioa eta gurasoek adingabeak zaintzeko dituzten gaitasunen ebaluazioa.
Gaur egun, adingabeen jokabide antisozialari buruzko doktorego tesia idazten ari da.

 

Irudia

Laura Ortíz de Arri and.

Psikologian graduatua, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Lege, Auzitegi eta Kriminologia Psikopatologiako Masterra, Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean. Testigantzaren egiantzan, eremu zibileko/familiako nortasunaren balorazioan, adituen kontratxostenetan eta kalte psikologikoan espezializatua. Osasun Psikologia Orokorreko masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean.