Eduki publikatzailea

Ikerkuntzarako zerbitzu orokorren laguntza teknikoa (SGIker) lagungarria da UPV/EHU-ko patenteen kopurua hazteko

Lehenengo argitaratze data: 2022/07/13

Irudia
Argazkian, Ainhoa Isla eta Luis Bartolome

2016az geroztik, EHUk patenteen kopurua hirukoiztea lortu du. 40 urteko historian, mila baino gehiago garatu ditu, eta Euskadiko patente-sortzaile handiena bihurtu da. Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretako unitateek (SGIker) horretan lagundu dute, ikerketa-taldeei euskarri analitikoa emanez.

UPV/EHUn egindako patenteetako batek Bizkaiko Analisi Zerbitzu Nagusian izan du jatorria. Horren bidez, txakur-unitate polizialen entrenamendu-beita bat garatu da, lehergai oso arriskutsu bat (azetona triperoxidoa, TATP) detektatzeko. Ertzaintzako txakur-unitateko buruak berak irtenbide bat eskatu zion Luis Bartolome doktoreari, bere unitateen entrenamendu fidagarri eta segurua ahalbidetuko zuen produktu komertzial bat aurkitzeko ezintasunaren aurrean.

Duela gutxi patentatutako beita hau Luis Bartolome doktorearen zuzendaritzapean garatu zen SGIkerren SCABean, Ainhoa Isla UPVEHUko Auzitegi Analisiko Master ofizialeko ikaslearen laguntzarekin. Patente hori erabiltzeko lizentziari esker, ikasle ohiak, Leioako campuseko (ZITEK) enpresa-mintegian kokatuta dagoen eta etorkizun hurbilean produktu hori merkaturatzeko aukera izan du. Horrela, Ikerkuntzarako Zerbitzu Nagusiek EHUko ikerkuntza- eta sormen-sareari laguntzen diote, eta ikertzaileei patenteak, lizentziak eta kontratuak sortzen laguntzen diete