Eduki publikatzailea

LHko ikasleek SGIkerren praktiketan garatutako jarduerak azaldu dituzte

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/26

Irudia

Lanbide Heziketako (LH) ikasleek UPV/EHUko Ikerkuntzako Zerbitzu Orokorretan praktikak egin dituzte, eta laborategietan egindako jarduerak erakutsi dituzte maiatzaren 23an, astelehena, María Goyri Animalien Bioteknologiako Zentroan (UPV/EHUko Parke Zientifikoa) egindako ekitaldi batean.

Itziar Alkorta Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretako zuzendariak parte hartu zuen ekitaldian, eta inplikatutako prestakuntza-zentroetako irakasleak gonbidatu ziren, curriculumean ikasitakoarekin duten lotura ebaluatzeko. Oraingo honetan, Laura Casas Gurutze Gorriko prestakuntza-zentroko ikasleak eta Unai Alonso Calasanz Santurtzi zentroko ikasleak beren proiektuak azaldu zituzten, SGIkerren Genomikako (SGIker Fernando Rendo, Irati Miguel eta Natalaia Miguens teknikarien tutoretzapean) eta  Mikroskopiako (Ricardo Andraderen tutoretzapean) unitateetan izandako esperientziaren ondorioz.

Jarduera hau prestakuntza-zikloa gainditzeko ikasketen azken etapan egin behar duten lantokiko prestakuntza moduluko (LP) hiru hilabeteetan amaitzen da. Praktikak Lanbide Heziketako ikastetxeen eta Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren arteko lankidetza-hitzarmen baten parte dira. Lankidetza-hitzarmen hori duela hamabost urte baino gehiago hasi zen, Iñaki Echeverria SGIker Koordinatzailearen ekimenez, eta, aldi horretan, 30 ikasletik gora hartu dituzte SGIkerrek, inplikatutako alde guztien gogobetetze-maila handiarekin

Irudian, joan den maiatzaren 23an Maria Goyri eraikinean egindako aurkezpenaren amaiera agertzen da. Bertan, lehen lerroan, Irene Fernández, Natalia Miguens, Alex Díaz, Iñaki Echeverría, Unai Alonso, Laura Casas, Ainara Valiente, Itziar Alkorta ageri dira; bigarren lerroan, Fernando Rendo, Irati Miguel eta Ricardo Andrade