Eduki publikatzailea

SGIkerren BAZZ (Bizkaiko Analisi Zerbitzu Zentrala) eta AITEX elkarlanean ari dira zenbait ikerketa proiektutan.

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/20

BIOCELL (teknika bioteknologikoak ehun substratu zelulosikoen funtzionamenduan aplikatzea, kosmetikaren eta osasunaren sektorean erabiltzeko) eta AGROBIOTEX (teknika bioteknologikoak eta mikrokapsulatzea erabiltzea, nekazaritza ehunen funtzionalizaziorako) proiektuen barruan, AITEX Bioteknologiako Ikerketa Taldea BAZZekin aritu da lankidetzan. Proiektu biak IVACEk eta FEDER funtsek finantzatu dituzte 2014an eta 2015ean, hurrenez hurren.

Orain arte, BAZZek mikrokapsulaturiko hainbat konposatu funtzionalen analisi kualitatiborako eta kuantitatiborako metodoa prestatzen lagundu du, mikrokapsulatze prozesua zenbateraino den eraginkorra zehazteko, batetik, eta konposatua ehunetan sartu aurretik denboran kontrolpean askatzea lortzeko, bestalde, hainbat erabileratarako ehun aurreratu eta funtzionalak sortzea helburu.

BAZZek eta AITEXek proiektuotan izan duten elkarlanari esker, emaitza berritzaileak lortu dira. Gainera, eginiko lan batzuk mikrokapsulatzearen esparruko zientzia aldizkari zientifiko batean argitaratu dira: Journal of Encapsulation and Adsorption Sciences-en.