Eduki publikatzailea

EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrek (SGIker) Euskaliten Q-epea zigilua lortu dute 2022-2024 eperako Zerbitzuen Kartan

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/07

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko, Ikerketa Zerbitzu Orokorrek (SGIker) Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren Q-epea ziurtagiria lortu dute, Zerbitzuen Kartarako. José Carlos Gómez Alvaro jaunak, Kalitate eta Berrikuntza Zerbitzuko teknikaria, urriaren 28an, ostirala, jaso zuen ziurtagiria SGIkerren izenean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Q-epea zigilua duten diplomak emateko ekitaldi hau, Euskalitek urtero antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan zegoen.

Lortutako ziurtagiriak, 2022-2024 urteen artean egongo da indarrean, eta SGIkerreko Zerbitzuen Kartan hartutako konpromisoei lotutako adierazleak betetzen direla berresten du.

Q-epearen talde ebaluatzailearen azken txostenak nabarmentzen du SGIkerreko kalitatea kudeatzeko sistema ISO9001 arauan txertatu dela, eta unibertsitateak berak (Unikude) sortutako euskarri informatiko bat erabili dela kartak egiteko eta kudeatzeko, bai eta adierazleak erregistratzeko ere.