Eduki publikatzailea

SGIkerreko Zientziometria Unitateak hirugarren aldiz parte hartu du UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoaren "Ingeniaritza Nautikoa eta Itsas Garraioa" eta "Itsas Ingeniaritza" masterretan (2016/11/21)

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/21

Irudia

SGIker Ikerketa Zerbitzu Orokorretako Zientziometria Unitateko teknikariek ikerkuntzarako bilaketa estrategiei eta informazioaren alertari buruzko saio bat eman zieten "Itsas Ingeniaritza" eta "Ingeniaritza Nautikoa eta Itsas Garraioa" masterretako ikasleei, 2016ko azaroaren 7an, UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoan, Portugaleten.

Saioaren lau orduetan, master horietako sei ikasleri eta zentroko zazpi irakasleri azalpenak eman zizkieten UPV/EHUko Ikerketako Errektoreordetzaren egiturari eta kudeaketari buruz. Horrez gain, azaldu zieten nola funtzionatzen duten ebaluazio agentziek eta zein irizpide dituzten, eta esan zieten beharrezkoa dela informazioa bilatzeko estrategia bat izatea eta UPV/EHUk beren eskura jartzen dituen datu baseetara eta kudeaketa tresnetara jotzea.

Zientziometria Unitateak hirugarrenez parte hartu du master horietan, Esperanza Díaz irakaslearen ekimenez. Aurreneko saioa 2014an eman zuten, Portugaleteko Eskolako instalazioetan.

Honen bidez, orientabidea eman nahi zaie SGIker zerbitzuak garatzen dituzten graduondoko ikasleei, ikerketa ibilbidean laguntzeko.