Eduki publikatzailea

Amaitu da SGIkerrek datu askori buruzko estatistikak UNSCRAMBLER softwarearen bidez lantzearen inguruan emandako ikastaroa

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/14

Gogobetetze-inkesta
Gogobetetze-inkesta

Ez al dakizu nola tratatu zure esperimentuetatik ateratzen duzun datu pila?

Jakin nahi al duzu zure azterlanean zein aldagai diren garrantzitsuak?

Sakon ezazu aldagai askoko estatistikaren ezagutzan: irtenbidea izan liteke. Beste urte batez, azaroko lehen astean amaitu da Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Zentraleko (BAZZ) Luis Bartolomé doktore eta SGIkerreko teknikariak emandako ikastaroa.

Aurten ere, besteak beste Biologia eta Kimika graduetako doktorego ikasleek (2) parte hartu dute, baina, horiez gain, UPV/EHUko irakasleak (3), Ikerbasque ikertzaileak (2) eta SGIkerreko teknikari bat (1) ere izan dira; hala, laugarren urtez jarraian, bete egin da ikastaroan onartutako gehieneko leku kopurua (8).

Azken bi horien partaidetzari esker, ezagutza partekatu ahal izan da parekoen artean, hori oso baliagarria baita ikastaroa aberatsago egiteko. Kalitate Unitatearen arabera, parte hartzaileek ontzat jo dute ikastaroa: 4,50eko balorazioa eman diote 5etik.