inf_lexico-tradicion-actualidad

Lexikoa, Atzo eta Gaur (LAG)

Hitz zerrenda honek parean jartzen ditu tradizio historikoa eta egungo erabilera, euskal hitzei dagokienez. 0-10 eskala bat erabiltzen da, koloreak eta geziak, eta horren arabera badakigu zer joera duen hitz bakoitzaren erabilerak. Goranzko geziak adierazten du gaur gehiago erabiltzeko joera duela delako hitz horrek, tradizioan baino. Zenbakieek eta koloreek joera horren indarra adierazten dute. Erkaketa egiteko kontuan izan dira lekuko idatziak XIX. mende amaieraraino, eta lekukotasunak XX. mendeko lehenbiziko hiru laurdenetan (testuak batuan idazten agertzen diren arte) ere, bi epeak bereiziz. Mitxelenak eta Sarasolak egindako Orotariko Euskal Hiztegiko iturriak erabili dira, eta gaurko EPGn ikus daitezkeen testuak. Hori guztiak Hiztegi Batua Euskal Prosan izeneko aplikazioarekin erkatu dira, eta kontuan hartu da Egungo Euskararen Hiztegiak ematen duen informazioa ere.

Proiektu hau, neurri batean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak finantzatu dute. Halaber, Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntza ere izan du (HUM2007-29151-E).