info_Katedra

Antonio Beristain Katedra

Irudia

Antonio Beristain Katedra 2010ean sortu zen Beristain berak 70eko hamarkadan sortutako eta 2000. urtera arte zuzendutako Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC-KREI) baitako programa espezifiko moduan. Katedraren helburua da gure maisu eta sortzaile izandako Antonio Beristain Ipiña irakasle doktorea (honoris causa doktore ere izandakoa) denboran zehar gogoratzea eta berak, batez ere, bere unibertsitate bizitzako azken etapan gogo handiz biktimen alde egindako lanarekin jarraitzea.

Horretarako, webgune honen bitartez katedrak Antonio Beristain irakaslearen lanak, idatziak, liburuak eta artikuluak bildu eta hedatzen ditu, bere ikerlan eta irakaslan oparoaren erakusgarri.

Halaber, katedraren bitartez biktimologiarekin lotutako jarduera akademikoak sustatzen dira, bai irakaskuntzaren arloan (Online Graduondoko Berezko Titulua: Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan egitea eta Antonio Beristain irakaslearen homenezko Topaketa). Baita ikerketaren eta unibertsitate hedakuntzaren arloan ere.

Antonio Beristain Katedrak harremanak eta itunak ezartzen ditu biktimologiaren arloan diharduten erakunde, entitate, organismo eta abarrekin, arlo horretako ikasketak, ikerketak eta jarduerak bultzatu eta garatzeko helburuarekin.

Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC-KREI) baitan, Antonio Beristain Katedraren arduraduna Virginia Mayordomo da (virginiavictoria.mayordomo@ehu.es), Zuzenbidean Doktorea eta Zuzenbide Penaleko Irakasle Titularra.

Berarekin batera dihardute, Gemma María Varona (gemmamaria.varona@ehu.eus), Zuzenbidean Doktorea, IVAC-CREIko Ikertzaile Doktore Iraunkorra eta Biktimologiako Euskal Elkarteko Zuzendaria, eta Inmaculada Iraolak (inmaculada.iraola@ehu.es), IVAC-CREIko Ohorezko Kidea.

Katedrako Aholku Batzordea osatzen dute Ignacio José Subijana Zunzuneguik, Zuzenbidean Doktorea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Presidentea, Isabel German Mancebo, Zuzenbidean Doktorea eta IVAC-KREIko Ikertazailea eta Biktimologiako Euskal Elkarteko Idazkari Akademikoa, Isabel Trespaderne Beracierto, Zuzenbidean Doktorea eta Medikuntza eta Erizaintzako fakultateko Irakasle Titularra, Izaskun Orbegozo Oronoz, Zuzenbidean Doktorea eta IVAC-KREIko Ikertazailea, Katedrako koordinazio arloan, Ane Viana Salinas eta Devi Yerga Larrinaga, biak kriminologoak eta doktoratu aurrekoak.

Informazio gehiago: