inf_inscripción y matrícula

2024/25 ikasturteko Izen-ematea / Matrikulazioa

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua eskuratu nahi duten pertsonek, lehenik eta behin, AURRETIKO IZEN-EMATEA egin beharko dute. Ondoren, berriz, MATRIKULA egin ahal izango dute.

 

Aurre izen-ematea

Datak

2024ko Ekainak 1etik 10era

Eskaera egitea

- Honako inprimaki hau betez:

INPRIMAKIA

 

Plazen eskaintza eta esleipena

  • 55 plaza eskaintzen dira.
  • 8 plaza gordeko dira adinekoentzat.
  • 8 plaza gordeko dira unibertsitate-titulurik ez duten pertsonentzat.

Ekainak 11n (12:00) argitaratuko dira:

  • Aurrez izena emandako pertsonen behin-behineko zerrenda
  • Adinaren arabera onartuen behin-behineko zerrenda.
  • Unibertsitate-titulurik gabeko onartuen behin behineko zerrenda.
  • Baztertuen behin behineko zerrenda.

Erreklamazio-epea: Ekainak 12tik 13ra.

Ekainak 14an argitaratuko da:

  • Zozketan parte hartuko duten pertsonen behin betiko zerrenda.
  • Unibertsitate-titulurik gabeko onartuen behin betiko zerrenda.
  • Adinaren arabera onartuen behin betiko zerrenda.
  • Behin betiko baztertuen zerrenda.

Eskeitzen diren plazak  baina hautagai gehiago izanez gero, Ekainak 17an goizeko 11:30etan eginen da zozketa Elbira Zipitria Zentroko 0.01 ikasgelan. 

  • Zozketaren behin behineko emaitza.
  • Behin behineko itxaron zerrenda.

Erreklamazio-epea: Ekainak 18an.

Ekainak 19an, emaitza argitaratuko dugu webgunean.

  • 2024-25 Ikasturteko Zozketaren behin betiko Emaitza.
  • Behin betiko itxaron zerrenda.

 

 

 

Matrikula

Datak

Uztailaren 1etik 5era (mezu elektroniko bat bidaliko da egun eta ordu zehatzarekin)

Ordutegia

9:30etatik 13:30etara.

Tokia

Esperientzia Geletako Idazkaritza - Elbira Zipitria Zentroa-Ondarreta kalea. 18. Donostia-San Sebastián