Eduki publikatzailea

Erabakia, 2021eko irailaren 16koa

Erabakia, 2021eko irailaren 16koa, UPV/EHUko gerentearena, eguneratzeko 2020ko abenduaren 22ko erabakia, horren bidez behin-behinerako egokitu baitziren 2021. urterako administrazio eta zerbitzuetako langileen 2020ko ordutegi, opor eta baimenei buruzko zirkularreko atal batzuk

COVID-19ak eragindako pandemiak eragin izugarri handia izan du arlo guztietan, eta unibertsitatean aldaketa handiak egin behar izan ditugu gure jardueraren alderdi guztietan, oso denbora epe laburrean.

Zenbateko iraupena izango duen nekez jakin daitekeen “normaltasun berri” honetan, nahitaezkoa zen osasun agintariek ezarritako prebentzio eta babes neurriak betetzea, eta, hori dela eta, hainbat jarduera ildo diseinatu genituen neurri horiekin bateragarria etaerrespetuzkoadenjarduerapresentzialaahaliketa gehien mantentzeko, ezin baitugu ahaztu Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, batez ere, unibertsitate presentzial bat dela.

Presentzialtasuna printzipio orokorra da, betiere, osasun krisiaren bilakaerak horretako bide ematen badu. Ezinezkoa denean bermatzea pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gorde ahal dela, langileak arrisku mailarako egokiak diren babes neurriak izango ditu.

Eskuragarri dauden datuek adierazten dutenez, COVID-19aren intzidentzia gizarte mailako orokorra baino txikiagoa da UPV/EHUn. Horrek agerian uzten du neurri egokiak hartu direla COVID-19aren aurkako prebentzioaren oinarrizko printzipio hauek oinarri hartuta: kontaktuak mugatzea; prebentzio pertsonaleko neurriak; garbiketa eta aireztapena; kasuen kudeaketa. Neurri horiek ezartzeko beharrezkoak diren zeharkako beste ekintza batzuez gain.

Azken hilabeteotan, birusaren intzidentzia tasak behera eginduenheinean, leundu egin dira Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordeak (LABI) orain arte onartutako murrizketak, eta litekeena da datozen hilabeteetan neurriak gehiago malgutzea, egungo joerak ildo beretik jarraitzen badu. Era berean, berretsi egin da Euskadiko txertaketa prozesua erritmo onean doala. Ildo horretan, txertaketaren bilakaera eta tasak oso handiak dira adin talde gehienetan, eta erritmo onean ari dira aurrera egiten 12 eta 30 urte bitartekoen artean.

Prebentzioko neurri murriztaileak, oro har, arintzen ari dira pixkanaka, txertaketa eta gainerako neurriak pertsonen osasunerako eta epidemiari eusteko zereginean eraginkorrak direla erakutsi duten heinean, eta, betiere, ez da ahaztu behar elementu zuzentzaile gisa (bai neurriak indartzeko, bai arintzeko), lan arlorako, osasun arlotik ezartzen edo kentzen diren aholku eta betebeharrak ditugula, erakunde eskudunek administrazio arlorako zehaztutakoak, bai orokorrak, bai zehatzak. Gaur egun, horiek guztiak administrazio eta zerbitzuetako langileen lanaldiari buruzko egokitzapen honen berma dira.

2020ko abenduaren 22ko Erabakiak (administrazio eta zerbitzuetako langileen 2020ko ordutegi, opor eta baimenei buruzko zirkularra 2021 urterako luzatzen duenak), xedapen gehigarrietatik hirugarrenean, dio: COVID-19aren bilakaerak eragiten duen egoera aldakorra denez, erabaki hau eguneratu egingo da, egokitzeko, beharrezkoa izanez gero, osasun, lan eta hezkuntza arloetako agintariek ezarriko dituzten jarraibideetara.

Pandemiaren ondoriozko salbuespenezko egoeretan langile guztiek egindako lana aitortuetaeskertu behar dugu, bereziki funtsezkotzatjotakounitateetakolangileek egindako lana, aurrez aurre etengabe lan egin behar izan baitute.

Edonola ere, egungo baldintzak eta horien bilakaera kontuan hartuta, UPV/EHUn lan egiten duten langileek pandemia-egoeran egon aurreko ohiko lanaldi presentzialak betetzera itzul gaitezke, hargatik eragotzi gabe langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio- eta osasun-neurriak hartzea.

Egungo baldintzak eta horien bilakaera ikusita, UPV/EHUn lan egiten duten langileak pandemia egoeran egon aurreko ohiko lanaldi presentzialera buelta daitezkeela uste dugu, nahiz eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio eta osasun neurriak hartu beharko diren.

Hori guztia kontuan hartuta, UPV/EHUko errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Erabakiak emandako eskumenak erabiliz (gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko erabakia (2021eko otsailaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), gerentzia honek honako hau

ERABAKI DU

Lehenengoa.- - Lanaldia 2021eko urriaren 4tik aurrera

1.1.- Administrazio eta zerbitzuetako langile guztiak, 2021eko urriaren 4tik aurrera, pandemia aurreko egoerara bultatuko dira, hau da: pandemiaren aurreko lanaldi eta lan egutegia bete beharko dute. Beraz, indargabe geratuko dira 2020ko abenduaren 22ko erabakiaren bidez ezarritako antolaketa eta lanaldi neurri bereziak.

Bigarrena. - Malgutasuna

Aurrez aurreko lanaldia egiteko, 10:00ak arteko tartea izango du langileak lantokira sartzeko, eta irteteko ordua atzeratuko egingo du horren arabera eguneko lanaldia bete arte. Horrelaegin ahal izango du, betiere, zerbitzua behar bezala betetzen bada eta lanpostuaren ezaugarriek horretarako modua ematen badute. Halaber, bazkaltzeko etenaldia (gutxienez hogeita hamar minutukoa eta gehienez ordu eta erdikoa dena) hartzeko ordutegiaren malgutasuna handitu da, eta 13: 00etatik 15: 30era izango da.

Hirugarrena. - Ezohiko kontziliazio neurriak

3.1.- Ondoko egoeraren batean dauden administrazio eta zerbitzuetako langileen kasuan, beherago aipatzen diren ezohiko kontziliazio neurriak aplikatuko dira:

  • Covid-19aren proban positibo eman duen 14 urtetik beherako baten zaintza izatea edo etxean geratu behar dena berrogeialdia egiteko;
  • Covid-19aren proban positibo eman eta etxean egon behar den senitarteko bat (ahaidetasuneko bigarren mailarainokoa, mendekotasun egoeran dagoena eta soldatapeko jarduerarik egiten ez duena) zuzenean zaintzeko ardura izatea, langilearekin bizi delako;

3.2.- Aurreko egoera horietako batean dagoen langileak kontziliazio mota hauetako bat aukeratu ahal izango du:

  • Baimena zerbitzuak modu ez-presentzialean emateko, urrutiko lanaren bidez, baldin eta formula hori bateragarria bada bere lanpostuari dagozkion eginkizun eta zereginekin.
  • Ordutegi malgutasuna, lanaldiari eta egutegiari buruzko zirkularrean aurreikusitako mugei lotu gabe.
  • Urrutiko lana egiterik ez badago, eta ordutegi malgutasuna nahikoa ez bada, langileek araudian ezarritako kontziliazio neurriak erabili ahal izango dituzte, lanaldi murrizketak edo oraindik hartzeko dituzten baimenak eskatuta. Horrelakoetan eraginik gabe geratuko da baimena eskatzeko ezarriko epea.

Soil-soilik, eta betiere gainerako neurri guztiak eraginkorrak ez badira, baimen ordaindu berreskuragarria hartu ahal izango da berrogeialdiak irauten duen bitartean edo zentroa itxia dagoen denboran. Baimen hori berreskuratuko da erabaki honetako 4.1. puntuan zehazten den moduan.

3.3.- Aurreko ataleko kasuren batean dagoen langileak berehala emango dio egoeraren berri bere nagusi hierarkikoari, eta infopas@ehu.eus helbidera bidaliko du eskaera, kontziliazioaren premia eta modalitatea adieraziz, egiaztagiriak atxikita.

Lehenengo xedapen gehigarria - Egoera bereziak

Osasun neurriak bermatzeko beharrezkoa denean, langileen aparteko egoerak aztertuko dira eta nahitaezkoa izango da Prebentzio Zerbitzuaren txostena.

Eskaria informes.prevencion@ehu.eus helbidera bidali behar da arrazoia azalduta.

Bigarren xedapen gehigarria.- Langile kalteberak

Langileren bat COVID-19arekiko kaltebera bada (hipertentsio arteriala badauka, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, biriketako gaixotasun kronikoak, tratamendu aktiboan dagoen minbizia, immunodepresioa eta abar) lanera itzuliko da, baina, aldez aurretik, nahitaez, Prebentzio Zerbitzuak txostena egin beharko du adieraziz egoera klinikoa kontrolatua badaukala; horrelakoetan, betiere, zorrotz gorde beharko ditu babes neurriak.

Prebentzio Zerbitzuak berezikisentiberak direnlangileak daudenebaluatu beharko du (kasu bakoitza banan-banan aztertuko du, patologiaren eta egin beharreko zereginen arabera), eta, nahitaez, txostena egin beharko du zehaztuta beharrezko prebentzio eta babes neurriak eta lanpostua egokitzeko beharrezko diren neurriak.

Hirugarren xedapen gehigarria

Indarrean jarraitzen dute erabaki honen bidez aldatu ez diren UPV/EHUko gerenteak 2019ko irailaren 30ean onartutako Erabakiaren atal guztiek, erabaki horren bidez onartu baitzen administrazio eta zerbitzuetako langileen lanaldi, lan orduen kontrol, opor eta baimenei buruzko 2020ko zirkularra.

Laugarren xedapen gehigarria

COVID-19aren bilakaerak eragiten duenegoera aldakorra denez, erabaki hau eguneratu egingo da, egokitzeko, beharrezkoa izanez gero, osasun, lan eta hezkuntza arloetako agintariek ezarriko dituzten jarraibideetara.

Xedapen indargabetzailea

Erabaki honek indarrik gabe uzten du 2020ko abenduaren 22ko erabakia.

Leioa, 2021eko irailaren 16an.

Lore Bilbao Artetxe
UPV/EHUko gerentea

 

ERREKURTSOAK: Erabaki honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio UPV/EHUko gerenteari hilabeteko epean, UPV/EHUko iragarki oholetan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edo bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzietako Bilboko epaitegietan bi hilabeteko epean, egun horretatikbertatik kontatzen hasita.