INIZIA 2024 SARIEN DEIALDIA ZABALIK
Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 26ra arte
Sariak kultura ekintzailea sustatzeko INIZIA Arabacampus programaren barruan sartzen dira. Programa horretan, UPV/EHUko Arabako Campusak eta BIC Arabak parte hartzen dute.
Helburua: enpresa-ekimen berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak diren proiektuak saritu nahi dira.
Kategoriak
Kategoria: “Ekimen Berritzaile Berriak”
Parte-hartzaileak
- UPV/EHUko edozein ziklotako tituludunak edo graduatu ondokoak.
- UPV/EHUko irakasle-ikertzaileak.
- UPV/EHUn egindako ikerketa baten ondorioz garatutako teknologia erabiltzen duten sustatzaileak.
Saria
- Lehen sari bat eta bigarren sari bat “Ekimen Berritzaile Berriak” kategorian, 1.500,00 eurokoa eta 1.000,00 eurokoa, hurrenez hurren.
- Sari horiek proiektu saritua aztertzeko eta garatzeko prestakuntza-jardueretan, ekipoetan eta zerbitzuetan erabili beharko dira (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketak eta prototipoak egitea, etab.).
Hautagaien balorazioa
- Produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren berrikuntza eta originaltasuna.
- Merkatu aukera eta jarduera sektorearen interesa.
- Talde eskatzailearen diziplinartekotasuna.
- Ideiaren funtzio edo balio soziala.
Kategoria: “Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektuak eta Doktorego Tesiak”
Parte-hartzaileak:
2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan Gradu Amaierako Proiektua edo Master Amaierako Proiektua ari diren edo aurkeztu duten ikasleak.
Doktorego tesia egiten ari diren edo 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan aurkeztu duten ikertzaileak, proiektuaren merkatu aukerak aztertzeko eta, positiboa bada, proiektua gauzatzeko borondatea dutenak.
Saria
Hiru sari “Gradu Amaierako Proiektuak, Master Amaierako Proiektua eta Doktorego Tesiak” kategorian, 500,00 eurokoa bakoitzarentzat.
Hautagaien balorazioa
- GRAL/MAL/Tesian garatutako produktuaren/prozesuaren/zerbitzuaren berrikuntza eta originaltasuna.
- GRAL/MAL/Tesiak ekintzailetzarekin duen harremana.
- Proiektuaren garapen eta bidegarritasun maila.
- GRAL/MAL/Tesien proiektua aurkezpen bideoaren bidez komunikatzeko gaitasuna.
Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2024ko apirilaren 26a
Proiektuak aurkezteko modua: erregistro Elektronikoa
Justifikazioak aurkezteko azken eguna: 2024ko urriaren 31