Breadcrumb

Eduki publikatzailea

NOTICIA-Euskal Herriko Unbiertsitatea, UPV/EHU, ha acogido por un día a los alumnos del Lizeo Bernat Etxepare de Baiona

Euskal Herriko Unibertsitateak Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak hartu ditu egun batez

Irudia

Baionako Bernat Etxepare Lizeoan batxilergo 1. mailan dauden ikasleak izan dira Gipuzkoako Campusean joan den ostegunean, apirilak 7.

Guztira 112 ikasle eta 5 irakasle izan ditugu Campus horretako ikastegiak bisitatzen. Aldez aurretik galde zitzaien ikasleei zein ikastegitan zuten interesa, eta horren arabera banatu dira ikasleak Campusean:

  • 20 Ingeniaritza Eskolan
  • 15 Arkitekturako Goi Eskolan
  • 30 Psikologian
  • 15 Enpresa eta Ekonomia Fakultatean
  • 10 Zuzenbide Fakultatean
  • 12 Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean
  • 10 Kimika Fakultatean

Ikastegi hauek guztiek egin zieten harrera ikasleei, eta bertan ikasteko dituzten aukeren berri eman zieten.

Ikasleak oso ondo hartu zuten jasotako informazio guztia, eta izandako begirunea.