Azken urteotan euskararen ezagutzan aurrerapauso handiak eman ditugu, eta egun, gazte gehienak euskaraz eskolatuak dira, batik bat EAEn. Ezagutzan emandako jauziak, ordea, ez du euskararen etorkizuna bermatzen, izan ere, denok dakigun bezala, hizkuntza ezagutzeak ez baitakar zuzenean berau erabiltzea. Gainera, erabilera beti jakite-mailaren azpitik egon ohi da, hizkuntza eskakizuna egiaztatzean, adibidez, askori zail egiten zaie euskara erabiltzea, batez ere, ohitura ezagatik. Horrexegatik UPV/EHUn duela urte batzuk euskararen erabilera taldeak bultzatu ziren, eta talde horietatik denontzat baliagarri izan daitezkeen materialak sortu ziren. Ondoren dituzue horietako batzuk:
"Bai esan" kanpaina
Telefono-deia hartzean lehen hitzak euskaraz izan zitezen, kanpainatxoa egin genuen; batetik, laguntza-orria ("txuleta") banatu genien lankideei, ohiko esaldiak nola ziren jakiteko; bestetik, pegatinatxoa ere bai, telefonoaren gainean jartzeko eta telefonoa euskaraz hartzea badagoela gogorarazteko.
Hasieran neurketa egin genuen, egoera zein zen jakiteko; horretarako, telefono?deiak egin genituen. Etorkizunean, neurketak egingo ditugu joera nolakoa den jakiteko.