XSLaren edukia

Etika Medikoa, Komunikazioa eta Harreman Klinikoa27278

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Medikuntzako Gradua (Euskaraz)
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27278

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2245
Mintegia1020
Gelako p.3617

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

ETIKA MEDIKOA, KOMUNIKAZIOA ETA HARREMAN KLINIKOA ikasgaia Medikuntzako Graduko 3. mailako bigarren lauhilekoan ematen da. Egia esan, bi ikasgai dira baten sartuta: «Etika medikoa» eta «Komunikazioa eta harreman klinikoa», zeinak lauhilekoan zehar aldi berean eta bereizirik lantzen baitira. ETIKA MEDIKOAren irakaskuntza eta ebaluazioa Espezialitate Mediko Kirurgikoen Saileko Lege eta Auzitegiko Medikuntza arloko irakasleei dagozkie. KOMUNIKAZIOA ETA HARREMAN KLINIKOAren irakaskuntza eta ebaluazioa, berriz, Neurozientzien Saileko irakasleei dagozkie.

ETIKA MEDIKOA edo bioetika medikuntzaren jardunaren alderdi arazotsuei eta,egun,horiek aztertzeko eta ebazteko erabiltzen dugun moduari dagokie.



KOMUNIKAZIOA ETA HARREMAN KLINIKOAk, ordea, gaixoen, familien eta profesionalen arteko harremanak lantzen ditu, ezinbestekoa baita hori ezagutzea laguntza mediko ona eman ahal izateko.

Testuingurua: Ospitale eta osasun-zentroetan prestakuntza-aldia hasi aurreko hilabeteetan, ikasleek ikasgai honen bitartez esperientzia praktikoa ezagutzea, horren inguruan hausnartzea eta horretarako prestatzeko denbora izatea nahi dugu. Ikasgai hau ziklo klinikoan kokatzen diren ikasgai mediko eta kirurgiko guztien gaitasun asistentzialaren oinarria da. Irakasgai honetan, eskaintzen zaien prestakuntzaren erabilgarritasuna eta irtenbideak aurkitzeko gaitasuna egiaztatuko dituzte ikasleek hurrengo urteetan zehar.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

ETIKA MEDIKOA, KOMUNIKAZIOA ETA HARREMAN KLINIKOA ikasgaiak hainbat ezagutza teoriko eta esperientzia praktiko eskaintzen ditu, etorkizuneko medikuei praktika klinikoan, balioen ezagutza eta analisien baloreekin batera, gertakariak eta horien azterketa ulertzen lagunduko dietenak. Halaber, asistentziazko harremanetan nola komunikatu eta ahal den traturik onena nola eman daitekeen erakusten zaie parte-hartzaile guztiei.



Ikaskuntza-emaitzek ahalbidetuko dute ikasleek honako betekizun zehatzak lortzea:

ETIKA MEDIKOA edo bioetika arloan

• Medikuntzaren arlo guztietan, jatorria, garapen-etapak, oinarrizko balioak eta gai interesgarriak ulertzea, bioetikak edo etika medikoak planteatuta.

• Analisiaren kasuan, metodologia bioetikoa aplikatzea, eta kasu klinikoetan eta klinikari dagozkion gai arazotsuenetan, etikoki onargarriak diren erabakiak.

• Erabakiak hartzeko gaitasunak, zentzu kritikoa, balioak eta talde- lana entrenatzea.

• Informazioa bilatzeko erabilgarriak diren bibliografia eta teknologia berriak (IKTak) eta, bioetikan, ezinbesteko prestakuntza jarraitua erabiltzen ohitzea.



KOMUNIKAZIOA ETA HARREMAN KLINIKOA arloan:

Oinarrizko trebetasunak: ezagutza eta praktikan jartzea.

• Praktika profesionalaren esparru guztietan, komunikazio-eredu egokiak ezagutzea.

• Pertsonen arteko komunikazioaren oinarriak eta estiloak aztertzea.

• Komunikazio prozesuan helarazitako emozioak interpretatzeko gai izatea.

• Pertsonaren ezagutzan oinarrituta, jarrera enpatikoak garatzea.

• Gaixo, senitarteko eta beren gizarte-ingurunearekiko komunikazioaren alderdiak ezagutzea.

• Harreman kliniko, elkarrizketa, ahozko eta ez-ahozko komunikazio eta interferentzia-ereduak ezagutzea.



Oinarrizko trebetasunen aplikazioa:

• Albiste txarrak ematen jakitea.

• Historiak, txostenak, jarraibideak eta bestelako erregistroak modu ulergarrian idaztea gaixo, senitarteko eta bestelako profesionalentzat.

• Lan zientifikoak edota txosten profesionalak idazten jakitea.

• Jendaurrean aurkezpen bat egitea.

• Ingurune kliniko eta sozialaren eskakizunen araberako komunikazio-trebetasunak garatzea.

• Elkarrizketa kliniko aurrera eramateko beharrezko tekniketan, oinarrizko trebetasunak bereganatzea.

• Medikuaren eta gaixoaren arteko harreman klinikoan eraginkortasunez jardutea.

• Elkarrizketa klinikoaren alderdiak planteatzea eta elkarrizketa klinikoak egitea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Etika Medikoa, Komunikazioa eta Harreman Kliniko ikasgaiaren oinarrizko edukiak hamasei ikasgaietan banatuta daude.



ETIKA MEDIKOA edo bioetika

Eduki teorikoak:

1. gaia. Jatorria, garapena eta metodologia bioetikan. Etika batzordeak.

2. gaia. Asistentziazko harremanetako etika: harreman-ereduak, informazioa eta erabakiak hartzea eta konfidentzialtasuna.

3. gaia. Praktika egokiak eta segurtasun klinikoa.

4. gaia. Osasun-erakunde eta -instituzioen etika.

5. gaia. Bizitzaren hasieraren alderdi etikoak: sexualitatea, kontrazepzioa, laguntza bidezko ugalketa eta haurdunaldia nahita etetea.

6. gaia. Bizitzaren amaieraren alderdi etikoak: zainketa aringarriak, ahalegin terapeutikoa mugatzea, tratatzeari uko egitea, sedazioa, erabakien plangintza aurrez egitea, lagundutako suizidioa eta eutanasia.

7. gaia. Gizakiekiko ikerketaren alderdi etikoak.



Eduki praktikoak

• Kasu klinikoen analisia

• Dokumentuak sortu: aurretiko borondateak, informatutako baimena.



KOMUNIKAZIOA ETA HARREMAN KLINIKOA Teoria

8. gaia.- Ahozko komunikazioa.

9. gaia.- Ahozkoa ez den komunikazioa.

10.- gaia.- Medikuaren eta gaixoaren arteko komunikazioaren alderdi orokorrak.

11. gaia.- Komunikazioaren oinarrizko printzipioak eta trebetasunak praktika klinikoan. Komunikatzeko moduak.

12. gaia.- Medikuaren eta gaixoaren arteko komunikazioa, alderdi historiko eta antropologikoaren ikuspegitik.

13.- gaia.- Medikuaren eta gaixoaren arteko komunikazioaren alderdi psiko- terapeutikoak.

14. gaia.- Harreman klinikoa eta komunikazioa: gaixoari eman beharreko informazioaren eta

erabakiak hartzearen inguruko berezitasunak, eta bizitzaren hasiera eta amaierako gaien

aurrekoak.

15. gaia. Elkarrizketa klinikoa. Elkarrizketatzeko trebetasunak.

16.gaia. Medikuntza eta osasunari buruzko informazioa: profesionalen artean, komunikazioa gizartean, komunikabideak, etabar.



EDUKI PRAKTIKOAK - KOMUNIKAZIOA

• IKD (kaskuntza kooperatiboa eta dinamikoa) kasuaren aurkezpena

• Entzute partehartzailea eta enpatia

• Trebetasun sozialak eta komunikazio motak.

• Atxikimendua eta negoziazio teknikak

• Nola eman albiste txarrak.

• Medikuaren eta gaixoaren arteko harremana

• Elkarrizketa klinikoa I

• Komunikazio‐teknikak egoera zailetan

• IKD kasuaren ebazpena

MetodologiaToggle Navigation

ETIKA MEDIKOA edo bioetika:

Bertaratze ez derrigorrezkoa

• Klase teorikoak: bertaratze eta partaidetza klase teorikoetan.

• Gelako praktika: dokumentuetan oinarritutako ariketak (informatutako baimena, aurretiko borondateak, etab) eta, bakarka edo taldeka, gatazkatsuak diren kasu klinikoen analisia.



Nahitaezko bertaratzea eta parte hartzea

• Seminario edo mintegiak: kasu kliniko baten analisia eta ebazpena

Gelako praktiketan egindako kasuak eta ariketak eta derrigorrezko mintegietan landutako kasuen ebazpen maila kontuan hartuko dituzte irakasleek, eta azken emaitza %10 arte hobetu dezakete. Ohorezko matrikulen esleipenean ere garrantzi berezia izango dute.

Ikaskeek ikus-entzuneko lan bat egiteko aukera izango dute (aukerakoa). Horretarako, jarraibide bereziak izango dituzte. Lan honek notaren %10 balioa izan dezake (kasu berezietan %15era igo daiteke). Aukera hau hautatzen bada, idatzizko probako kasu laburren analisia egitetik salbuetsita geratuko dira.



KOMUNIKAZIOA ETA HARREMAN KLINIKOA:

A.- Etengabeko ebaluazio-sistema

(1) Saio teorikoetara bertaratu eta horietan parte hartzea.

(2) Ikasgelako ebaluaketa jarraitua gainditu ahal izateko baita jarrera aktiboa izatea ere. Ikasgelako praktiketan gai ezberdinei buruzko txostenak eta ariketak egingo dira, baita role-playing bidezko lan aktiboa ere. Alderdi honek kalifikazioaren %30 izango du atazak/entregagaiak irakasleei entregatuz eta parte-hartzearen bidez, Komunikazioa eta Harreman klinikoaren atalean. Ikasgeletako praktiketara %75tara bertaratzea ezinbestekoa da. Praktiken % 25era ez joateak, justifikaziorik gabe, etengabeko ebaluazioari uko egitea ekarriko du.

(3) Mintegiak: geletako praktiketan garatutako materiaren ebaluaketa praktikoa egingo da, “egiazko” lan ingurune batean komunikazio eta harreman klinikoari buruz. Mintegietako egunetan landuko da. Ebaluatuak izan behar diren bi pertsonen eszenifikazioa egin beharko da eta idatzizko txostena aurkeztu beharko dute Egela plataformaren bidez . Hauek entregatu beharko dira saioak amaitu eta aste batetara, kasuaren eszenifikazioaren komunikazio egindako eta hobetzeko teknikak azalduz. Antzezpenak 5-7 minutu iraun beharko du. Atal honek komunikazio eta harreman klinikoko notaren 20% izango da: eszenifikazioa %10a eta idatzizko txostena %10a.

B.- Azken ebaluazio-sistema

Ikasle batek azken ebaluaketa bakarrik egitea hautatzen badu, lehengo 9 asteetan jakinarazi behar du. Bere ebaluaketa azterketa teoriko- praktikoa izango da, komunikazio eta harreman kliniko ikasgai osoarena, bertako gaitasun guztiak bereganatu dituela ebaluatu ahal izateko. Ebaluazio-sistema honetan, bertaratzea ez da beharrezkoa izango.



Genero-ikuspegia zeharkakoa izango da irakasgaiaren eduki guztietan, bai eta aurkeztutako dokumentazioan ere. Horretarako, material lagungarriek eta bibliografiak egiletza maskulinoaren eta femeninoaren irudikapen orekatua izan dezaten saiatuko gara. Ikasgelan erabiltzen diren ikus-baliabideek irudi estereotipatuak erabiltzea saihestuko dute sexuari, generoari, etniari, sexu-orientazioari, estatus sozioekonomikoari eta/edo erlijioari dagokienez. Azalpenetan eta ikus-entzunezko baliabideetan hizkuntza bereizkeriarik gabe erabiltzea bultzatuko da.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Test motatako proba (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa integrala eta jarraitua da; aldez aurretik planteatutako irakaskuntza eta ikaskuntzako metodologia aktiboan oinarrituta dago, eta baita gida honetako aurreko puntuetan planteatutako irizpideetan ere.

1- Espezialitate Mediko Kirurgikoen Saileko Lege eta Auzitegiko Medikuntza arloko irakasleei dagozkie ETIKA MEDIKOaren irakaskuntza eta ebaluazioa.

Irakaslegoa:

Talde 31-Xabier Elizburu: xelizburu@gmail.com

Talde 32- Izaskun Elortegi: izaskun.elortegikaiero@osakidetza.eus

2-KOMUNIKAZIO ETA HARREMAN KLINIKOaren irakaskuntza eta

ebaluazioa, berriz, Neurozientzien Saileko irakasleei dagozkie.

Irakaslegoa:

1- Espezialitate Mediko Kirurgikoen Saileko Lege eta Auzitegiko Medikuntza arloko irakasleei dagozkie ETIKA MEDIKOaren irakaskuntza eta ebaluazioa.



Irakaslegoa: Talde 31.- Xabier Elizburu eta Talde 32.- Izaskun Elortegi



2- KOMUNIKAZIO ETA HARREMAN KLINIKOaren irakaskuntza eta ebaluazioa, berriz, Neurozientzien Saileko irakasleei dagozkie.



Profesorado: Agurtzane Ortiz-Jauregi, Beatriz Rodríguez, Jon García-Ormaza y Virginia Guillén



Koordinatzailea: Virginia Guillén virginia.guillen@ehu.eus



Tutoretzak online edota aurrez aurre izango dira. Email baten

bidez eskatuko zaie irakaslegoari.



3- ETIKA MEDIKOA, KOMUNIKAZIOA ETA HARREMAN KLINIKOA irakasgaiaren azken kalifikazioa bien batezbestekoa izango da.

4- Irakasgai osoa (ETIKA MEDIKOA, KOMUNIKAZIOA ETA HARREMAN KLINIKOA) ezingo da gainditu, bi atalak gainditzen ez badira. Bakoitzaren eduki teorikoak eta praktikoak osagarriak baina oso ezberdinak direlako.

5. Deialdiari uko egiteko, nahikoa da idatzizko azken proban ez agertzea, ez aurkeztutzat hartzeko.

6. Kurtso hasieran ebaluazio ereduaren berri emango da eta azterketaren deialdia, data eta moduan, Medikuntza eta Erizaintza fakultatearen dekanatoak sortutako programazioak adierazten duen moduan egingo da.

7. Azken emaitzen kalifikazioen berrikusketa: jarritako data egunean (GAUR), eskaera egin duten ikasleek azterketa, proba eta emaitzak ikusi ahal izango ditu. Akatsa egotekotan, berehala zuzenduko da. Eskaerak notaren aldaketarekin zerikusia balu, idatziz argudiatu beharko du ikasleak bere eskakizuna, eta irakasle taldeak, egun berean, baloratu eta behin-betiko emaitza jarriko du azken aktetan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Ezohiko deialdian gorde egingo dira kurtsoan zehar ikasleak eginiko lanetan ateratako emaitzak. Ondorioz, ikasleak gainditu gabeko zatia egin beharko du.

2. Bioetika atalari dagokionez, ezohiko deialdirako, ikasleak idatzizko azterketaren hiru zatietako bakoitzean lortutako nota gordeko da, eta ikasgelako praktiketako eta mintegietako jardueren % 10. Beraz, gainditu gabeko zatia bakarrik egin beharko da.

3. Etika atala gainditu ezean, hurrengo kurtsoan atal guztia (klase magistralak, gelako praktikak eta mintegiak) egin beharko dira.

4. Ikasgaia edo zatiren bat gainditu ezean, ez da derrigorrezkoa izango hurrengo kurtsoan komunikazioko praktikak egitea, ezta taldeko lana egitea ere. Baina ikasgaiaren bi zatietan aurkeztu beharko da.

5. Azterketa mota irakasleek erabakiko dute eta iragarriko dute kurtsoaren hasieran.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Tema 1.- Los fines de la medicina

https://www.fundaciogrifols.org/es/-/11-los-fines-de-la-medicina-the-goals-of-medicine-

Tema 1.- La deliberación moral

http://zl.elsevier.es/es/revista/medicina-clinica-2/la-deliberacion-moral-metodo-etica-clinica-13015505-bioeticaclinicos-2001

Tema 2.- Consentimiento Informado https://www.elsevier.es/es-revista-medicina-clinica-2-articulo-la-deliberacion-moral-el-metodo-S0025775301719987

Tema 2.- Ley 41/2002 de autonomía del paciente

https://www.boe.es/eli/es/l/2002/11/14/41/con

Tema 2.- Intimidad, confidencialidad y secreto

https://www.fcs.es/lista-publicaciones/14-intimidad-confidencialidad-y-secreto

Tema 3.-Ética de las organizaciones

http://zl.elsevier.es/es/revista/calidad-asistencial-256/la-etica-las-organizaciones-sanitarias-segundo-estadio13034024-temas-bioetica-2002

Tema 4.- Seguridad Clínica

https://www.elsevier.es/es-revista-medicina-clinica-2-articulo-etica-seguridad-clinica-contribuciones-desde-13107794

Tema 5.- Ley Orgánica 2/2010 de Salud Sexual y Reproductiva e Interrupción Voluntaria del Embarazo

http://noticias.juridicas.com/base_datos/Admin/lo2-2010.t1.html

Tema 6.- Atención al final de la vida.

https://www.juntadeandalucia.es/organismos/saludyconsumo/areas/calidad/bioetica-bioderecho/paginas/marco-etico-final-vida.html

Tema 7.- Investigación con seres humanos

https://www.ehu.eus/eu/web/ceid

TaldeakToggle Navigation

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

32 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala