Garapenaren Biologia eta Genetika27265
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Titulazioa
- Medikuntzako Gradua (Euskaraz)
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 27265
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Irakasgai honetan Medikuntzako ikasleak bere gaitasun profesionalak betetzeko Genetika eta Garapenaren Biologiari buruzko ikasi behar dituen eduki oinarriak aurkitzen dira. Zehazki, Genetika Molekularrari buruzko oinarrizko abordatzea egiten da, eta herentzia mendeliano eta ez mendelianoaren ezagupenetan sakontzen da. Garapenaren Biologiari dagokionez, enbrioi garapenaren eta zelulen desberdintzapenari buruzko irizpide genetikoak azpimarratzen dira.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
1. Terminologia eta baliabide egokiak erabiliz analizatu ahoz edo idatziz (komunikatu) zatiketa zelularraren prozesuak eta eta euren erregulazioa zelula eta giza gorputzaren fisiologian.
2. Zelularen zatiketaren prozesua eraldatzen duten zergatiak analizatu, maila zelular eta organikoko ondorioak interpretatzeko.
3. Genetikaren hastapenak eta funtsezko hizkuntza erabili bere oinarri zientifikoa atzitzeko eta biomedikuntzan aplikatzeko.
4. Informazio genetikoaren aldaketak identifikatu medikuntzako problemak ebazteko asmoz.
5. Desberdintzapen zelularra eta gorputz –ereduaren garapena eragiten dituzten mekanismoak deskribatu, analizatu eta azaldu eta euren inplikazio medikoak baloratu.
6. Zelulak eta garapenaren geneen manipulazioan oinarritutako teknologia berrien gizarte-eragina taldeka eztabaidatu eta baloratu.
7. Garapen-Biologiari buruzko informazio iturri nagusiak identifikatu eta baloratu era egokian aplikatzeko Biomedikuntzako arloan.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Klase magistralak:
I. ATALA: Gai genetikoaren antolaketa eta erabilera
1. Gaia. DNA, geneak, genomak (I)
2. Gaia. DNA, geneak, genomak (II)
3. Gaia. Gene-espresioaren kontrola (I)
4. Gaia. Gene-espresioaren kontrola (II)
II. ATALA. Ugalketa zelularra
5. Gaia. Ziklo zelularra (I)
6. Gaia. Ziklo zelularra (II)
7. Gaia. Ziklo zelularra (III)
8. Gaia. Zatiketa zelularra
9. Gaia. Apoptosia
III. ATALA. Herentzia
10. Gaia. Meiosia eta errekonbinazioa
11. Gaia. Karaktereen trasmisioa (I)
12. Gaia. Karaktereen trasmisioa (II)
13. Gaia. Sexuari loturiko herentzia
14. Gaia. Akats kromosomikoak
IV. ATALA. Ernalkuntzaren oinarri zelularrak
15. Gaia. Gametogenesiak
16. Gaia. Ernalkuntza
V. ATALA. Enbrioi-garapena
17. Gaia. Enbrioi-garapena. Mekanismo zelularrak (I)
18. Gaia. Enbrioi-garapena. Mekanismo zelularrak (II)
19. Gaia. Enbrioi-garapena. Mekanismo zelularrak (III)
20. Gaia. Garapenaren geneak
21. Gaia. Desberdintzapena (I)
22. Gaia. Desberdintzapena (II)
23. Gaia. Ama zelulak
Mintegiak:
1. Gaixotasun genetikoak
Ikasgelako praktikak: (Problemak, ariketak, bideoak, albisteak)
1. DNAren sekuentziazioa
2. Polimorfismoak
3. Gene-espresioaren kontrola
4. Minbizia
5. Gaixotasun genetikoak
6. Genetikako problemak (I)
7. Genetikako problemak (II)
8. Genetikako problemak (III)
9. Ernalkuntza
10. Enbrioi-garapena
11. Zelula amak
Laborategiko praktikak: (Mikroskopia praktikak)
1. Prozesu genetikoak
2. Zatiketa zelularra
3. Apoptosia
4. Meiosia eta Kariotipoa
5. Ernalkuntza eta enbrioi-garapena
6. Desberdintzapena
7. Praktiken berrikustea
8. Mikroskopia azterketa
MetodologiaToggle Navigation
Eskola magistralak.
Saio hauek erabiliko ditugu gai bakoitzaren eduki nagusia aurkezteko, gaiaren alde berrienak eta erakargarrienak azpimarratuz.
Ariketak eta problemen ebazpena. Ikasgelako Praktikak.
Ariketak eta problemen ebazpena. Talde-lana. Ikasleek elkarlanean jardungo dute lauhilekoaren hasieran ezarriko diren eta mantenduko diren lantaldeetan.
Jarduera hauen helburua da teorian ikasitakoa kasu edo egoera konkretuetara aplikatzea.
Mintegia. Talde-lana.
Gaixotasun genetikoei buruzko idatziko eta ahozko aurkezpena.
Mikroskopia praktikak.
Saio praktikoak dira: lagin biologikoen behaketak eta irudien analisia egiten dira. Multimedia eta baliabide birtualak erabiliko dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
- Test motatako proba (%): 40
- Banakako lanak (%): 5
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15
- Mikroskopia azterketa (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazioa atal desberdinez osatzen da (jarraian azalduta). Irakasgaia gainditzeko atal bakoitza gainditu behar da.
Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin diezaioke. Horretarako, saileko dokumentu ofiziala sinatu eta irakasgaiaren koordinatzaileari entregatu behar dio, epea irakasgaiaren 9. astera arte izango da. Kasu horretan EZ OHIKO ebaluazioaren sistema jarraituko da.
Ebaluazio jarraituaren proben ezaugarriak eta ebaluatzeko irizpideak:
1.Mintegietako lanak (% 15)
Prozedura: Mintegietan taldeka prestatuko lana banaka aurkeztuko dute.
Irizpideak:
-ahozko aurkezpena
-informazioaren balioa, egokitasuna eta argitasuna
-sintesi gaitasuna
-hizkuntza eta terminologia
-lanaren planifikazioa
2.Azterketa praktikoa: Mikroskopia (% 10)
Prozedura: a) Mikroskopio optikoaren bidezko behaketa, b) Mikrografiak: irudien analisia eta helburuen identifikazioa.
Irizpideak:
-mikroskopioaren erabilera egokia
-helburuen identifikazioa, eta beren adierazpen grafikoaren kalitatea
Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da Mikroskopia Azterketa gainditzea.
3.Azterketa finala (% 60)
Test galderak:
Erantzun bakarreko test galderak. Erantsun akatsdunak (-0,25) kenduko dute
Integrazio-atala:
Prozedura: Kasu edo egoera konkretu baten analisia: elementuak erlazionatu, hutsuneak bete, marrazkiak osatu, irudiak identifikatu, eskemak egin, problema laburrak ebaztu.
Irizpideak:
-erantzunaren egokitasuna, sintesi gaitasuna eta arrazoibidea
-hizkuntza, terminologia eta adierazpen grafikoa
5.Ebaluazio jarraitua (% 15)
Prozedura: gelako erregistroak, mikroskopia-koadernoa, egindako ariketak, tutoretzak
Irizpideak:
-parte hartzea eta jarrera gelan
-taldeka egindako lana (ariketak eta problemak)
-lan pertsonala (eGELA plataformaren bidezko ariketak, tutoretzak)
-Mikroskopia-koadernoa: fitxa guztiak osatuak, adierazpen grafikoa, argazkiak, bilatutako informazioa, txukuntasuna. Mikroskopia Azterketa gainditzeko mikroskopia koadernoa entregatzea derrigorrezkoa da.
Ebaluazio jarraiari UKo egiten duten ikasleek:
Ez Ohiko azteketa erara ebaluatuak izango dira. hau da,
Mikroskopia azterketa (%10) eta azterketa finala (%90). Azken honetan irakasgaian landu egin diren irakaskuntza mota guztietako edukiak sartzen dira; test atala eta integrazio atala egongo dira. Ebaluatzeko irizpideak ebaluazio jarraituaren berdinak izango dira.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdiak atal praktikoa (mikroskopia azterketa, %10) eta atal teorikoa (irakasgaian landu egin diren irakaskuntza mota guztietako edukiak, %90, horren barruan test atala eta integrazio atala) ditu.
Irakasgaia gainditzeko azterketa praktikoa gainditu behar da.
Ebaluatzeko irizpideak ebaluazio jarraituaren berdinak izango dira.
Ebaluazio jarraiari edo eta deialdiari Uko egitea UPV/EHU ezarritako normatibaren araberakoa izango da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Campus birtuala ez-bertaratzeko ikaskuntza sustatzeko tresna: eGela. Ezinbestekoa da irakaslea proposatutako ariketa eta materialak eskuratu ahal izateko. http://egela.ehu.eus/
Irakasleak kurtso hasieran zehaztu dezakeen beste edozein.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
1. JORDE, CAREY, BAMSHAD (2020) Genética Médica, 6. argitarapena. Elsevier, Barcelona.
2. PIERCE (2016) Genética. Un enfoque conceptual. 5. Argitarapena. Editorial Médica Panamericana, Madrid.
3. CARLSON BM (2019) Embriología humana y Biología del Desarrollo, 6. argitarapena, Elsevier, Barcelona.
4. ALBERTS B, Johnson A, Lewis J, Raff M, Roberts K, Walter P (2016) Biología Molecular de la célula, 6.ed, Garland
Science.
Online: Molecular Biology of the Cell 4.ed (2002) Alberts B et al.
- Chapter 4: DNA, Chromosomes and Genomes
- Chapter 20. Germ Cells and Fertilization
- Chapter 21. Development of Multicellular Organisms
Aldizkariak
1. Zientzia.net : Elhuyar aldizkaria. Zientzianet.
Web helbideak
1. Genome.gov | Glosario Hablado de Términos Genético : National Human Genome Research Institute (NHGRI)
http://www.genome.gov/GlossaryS/index.cfm
2. YourGenome.org : A guide to DNA, genes and genomes and how the instructions they contain are used to build cells and bodies. Wellcome Trust Sanger Institute
http://www.yourgenome.org/
3. Genetics | Learn Science at Scitable : Scitable, a collaborative learning space for science. NatureEducation.
http://www.nature.com/scitable/topic/genetics-5
4. National DNA Database : UK National DNA database
http://www.yourgenome.org/ethics/dnad/dnad_summary.shtml
TaldeakToggle Navigation
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
32 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|