XSLaren edukia

Irakasleak

IRENE BALZA TARDAGUILA

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
irene.balza@ehu.eus

Irene Balza Hikuntza eta Literaturaren Saileko bitarteko irakaslea da. Hizkuntzalaritzan doktorea, bere tesia - Modal Interpretation and Syntactic Structure: the case of Basque “behar”- kotutelan egin du UPV/EHU eta Université Bordeaux-Montaigne artean.

2003. urtean IXA taldean hasi zen, hizkuntzaren tratamendu automatikoan lan eginez. 2004-2006 bitartean hizkuntzalari ikertzaile gisa aritu zen Diana-Teknologia enpresan, hizkuntz teknologiei dedikatua.

2005, urtean irakasle bezala hasi zen EHUN. Geroztik, bere jarduera profesionala unibertsitatean egin du. 2012-2018 bere ikerkuntza hizkuntzalaritza formalean oinarritu da, zehazki adierazpen modalen deribazioan sintaxis-semantika interfazean. HITT- Hizkuntzalaritza Teorikoko Taldeko kidea izan da 2018ra arte eta hizkuntzaren arkitektura eta hizkuntzaren barioazioarekin erlazionatutako hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du. IKER-UMR5478-CNRS-en ikerketa egonaldiak egin ditu. Gaur egun, hizkuntza teorikoaz gain, bere ikerketa gramatikaren didaktikan ere zentratzen da.