Patologia eta Klinika Medikoa II27289
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen Donostiako Irakasgunea (4., 5., 6.)
- Titulazioa
- Medikuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 5
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 27289
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
PATOLOGIA ETA KLINIKA MEDIKOA II irakasgaia Medikuntza Graduko 5. mailan ematen da. Sistema endokrinoko eta metabolismoko gaixotasunak, hematologikoak, immunitatearenak, ehun konektiboarenak eta lokomozio-aparatuarenak, infekziosoak, toxikologia eta geriatria aztertzen ditu.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
1.- Patologia mediko nagusien zergatiak, mekanismoak, sintomak eta zeinuak ezagutzea sistema endokrino eta metabolikoan, odol-sisteman, sexu bidezko gaixotasunetan, lokomozio-aparatuan eta infekziosoetan organo eta aparatu desberdinetan, immunitate-sisteman, intoxikazioetan, geriatria medikoan eta medikuntza paliatiboa.
2.- Anamnesia eta miaketa fisikoa egiten ikastea eta emaitzak interpretatzea, paziente, senide eta zaintzaileekiko komunikazioan funtsezko ezaugarriak ezagutuz.
3.- Aparatu eta sistemen bizi-arriskuaren egoerak antzematen jakitea, haien maneiuaren irizpideak finkatuz.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
ENDOKRINOLOGIA ETA METABOLISMOA.
1. Hipofisiaren gaixotasunak, Hipofuntzio adenohipofisarioa. Hiperfuntzio adenohipfisarioa. Neurohipofisiaren patologia.
2. Tioridearen gaixotasunak. Hipertiroidismoak. Hipotiroidismoak.
3. Tiroidearen gaixotasunak. Bozioa. Tiroiditisa. Tumoreak.
4. Paratiroidearen gaixotasunak. Hiperparatiroidismoa. Hipoparatiroidismoa,
5. Giltzurrun gaineko guruinen gaixotasunak. Gutxiegitasun suprarrenala. Cushing-en sindromea. Aldosteronaren jariatzearen asaldurak. Feokromozitoma.
6. Tumore neuroendokrinoak. Endokrino-neoplasia aniztuna. Hormona-jariapen ektopikoa
7. Diabetes mellitusa. Kontzeptua. Etiopatogenia. Sailkapena. Fisiopatologia. Klinika
8. Diabetes mellitusa. Tratamendua. Zetoazidosia. Gaixo diabetikoaren komak.
9. Hipogonadismoak. Inpotentziak. Ginekomastiak. Hirsutismoak. Birilismoak (Pediatria). Pubertate goiztiarra (Pediatria).
10. Elikadura. Iruzkin orokorrak. Obesitatea. Argaltzea. Desnutrizio proteikoa.
11. Hipogluzemia. Etiologia, klinika, diagnostikoa eta tratamendua. Lipido-metabolismoaren asaldura
12. Nukleoproteinen metabolismoaren asaldurak. Hezueria. Porfirinen metabolsimoaren asaldurak. Porfiriak. Metalen metabolismoaren gaixotasunak. Hemokromatosia. Abitaminosien azterketa orokorra
Mintegia 1: Obesitate, diabete eta hiperlipemiaren kasu klinikoa
Mintegia 2: Bozio eta hiper-hipotiroidismoaren kasu klinikoa
HEMATOLOGIA
13. Anemia. Gabezia-anemia. Prozesu kronikoaren anemia
14. Sortzetiko anemia hemolitikoak
15. Anemia hemolitiko hartuak. Beste anemia hartuak. Eritrozitosi sekundarioak
16. Hezur-muin gutxiegitasunak: hezur-muin aplasia eta gabako hemoglobinuria paroxistikoa. Sindrome mielodisplasikoak
17. Leuzemia akutuak. Kontzeptua eta sailkapena. Leuzemia mieloide akutua. Leuzemia linfoblastiko akutua
18. Neoplasia mieloproliferatibo kronikoak. Kontzeptua eta sailkapena. Polizitemia Vera. Leuzemia mieloide kronikoa. Tronbozitemia esentziala. Mielofibrosi primarioa.
19. Ez Hodgkin linfoma. Etiopatogenia. Sailkapena. Hedadura azterketa, faktore pronostikoak eta tratamendua
20. Sindrome linfoproliferatibo kronikoak. Leuzemia linfatiko kronikoa eta azalpen periferikoa duten beste sindrome linfoproliferatiboak. Hodgkin-linfoma.
21. Gammpatia monoklonalak. Kontzeptua eta sailkapena. Esanahi ezezaguneko gammapatia monoklonala. Mieloma aniztuna. Waldeström-makroglobulinemia. Amiloidosi primarioa
22. Hemostasia primarioaren patologia. Von Wilebrand gaixotasuna. Tratamendu antiagregantea
23. Sortzetiko koagulopatiak eta koagulopatia hartuak. Trombosia eta hiperkoagulabilitatea.Tratamendu antitronbotikoa
24. Odol-transfusioa. Aitzindari hematopoietikoen transplantea.
Mintegia: Sindrome adenopatikoa duen pazientea. Esplenomegalia. Diagnostiko-planteamendua
IMMUNOLOGIA
25. Helduaren immunogutxiegitasun primarioak.
26. Helduaren immunogutxiegitasun hartuak.
Mintegia: Immunogutxiegitasuna duen pazientea. Balorazioa.
ERREUMATOLOGIA
27. Eskeleto-muskuluaren eritasuna duen pazientearen azterketa
28. Artritis erreumatoideoa
29. Espondiloartropatiak
30. Gaixotasun autoimmuneen sarrera. Tipoak eta sailkapena. Autoantigorputzak (ANA, ANCA eta antifosfolipido).Erabilpen praktikoa. Baskulitis. Sailkapena, klinika, diagnostikoa eta tratamendua
31. Eritemadun lupus sistemikoa
32. Esklerodermia. Polimiositis eta dermatomiositis
33. Tratamendu immunomodulatzaileak, inmunoezabatzaileak eta biologikoak. Glukokortikoideak
Mintegia: Kasu klinikoak: Poliartritisa duen pazientea. Handitasun-sindrome sistemikoa duen pazientea. Raynaud duen pazientea.
GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK:
34. Iraupen ertaina duen sukarra. Jatorri ezezaguneko sukarra (JES). Sepsia eta shock septikoa
35. Gripearen birusa. Herpesbirusak. Suspertzen ari diren birusak
36. Gure inguruneko zoonosi bakterianoak
37. Protozoo eta helmintoen gaixotasunak
38. Infekzio fungikoak
39. Egoera eta paziente berezietan ematen diren infekzioak
40. GIB-infekzioa
Mintegia: Bidiariaren sukarra
TOXIKOLOGIA:
41. Intoxikazio akutuak: maneiua, diagnostiko orokorra eta espezifikoa.
42. Intoxikazio nagusiak I: abusu drogak, intsektizidak, karbono monoxidoa, onddoak eta perretxikoak. Beste toxiko batzuk I.
43. Intoxikazio nagusiak II: farmakoak, alkohola II. Beste toxiko batzuk II.
Mintegia: Elikagaiek eragindako intoxikazioa.
GERIATRIA:
44. Geriatriaren oinarriak: Zahartze prozesuaren ondorioak. Balorazio geriatriko orokorra.
45. Sindrome geriatrikoak.
Mintegia: Sindrome geriatrikoak. Kasu klinikoak.
MetodologiaToggle Navigation
A) Irakasgaiaren eduki kontzeptualak azaltzeko eskolak ematen dira (ML). Lan autonomoa bultzatzen da, azaldutakoaren osagarri den material bibliografikoa emanez. Ikasleak eskola teorikoetan parte hartzea baloratuko da, irakasle bakoitzak egokien uste duen metodoaren bidez. Klasean aktiboki parte hartuz gero, nota hobetu ahalko da bi notaren arteko mugan puntuazioa lortuz gero. Irakasle lana gelako taldeetan eta tutoretza pertsonalizatuetan osatzen da.
B) Ikasle-talde txiki batek emandako mintegiak egiten dira, irakasleak orientatu ondoren. Mintegien azalpena irakasgaiaren azken notaren% 5 izanen da. Nahitaezkoa da haietara bertaratzea eta parte hartzea.
C) Nahitaez egin beharreko praktika klinikoak egiten dira ospitaleetan eta osasun-zentroetan. Paper-zorro edo portafolio batean jasoko dira, eta posta elektronikoaren edo paperezko euskarriaren bidez entregatu beharko zaizkio horiek praktiketako irakasleari edo irakasleei.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Test motatako proba (%): 80
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
- Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Azterketa finala, maiatzaren 22an, 15:30etan Irakaskuntza Unitateko dagokion gelan. Test moduko 80 galdera izanen dira. Galdera bakoitzak 4 erantzun izan ditzake, eta eta hauetatik bakarrik bat da zuzena. Zuzen erantzundako erantzuna puntu 1 positiboz baloratuko da eta okerrengatik -0,33 puntu kenduko dira. Ikasgaia gainditzeko ezinbestekoa da mintegietara joan izana, praktika klinikoak eta horien paper-zorroa edo portafolioa egitea. Balorazio hori kontuan hartzeko, irakasgaiaren eduki teorikoa gainditu behar da.
Ikasleek deialdi arruntari uko egiten ahalko diote, horretarako ezarritako arauak betez. Praktika klinikoetan lortutako puntuazioa hurrengo ikasturtean mantendu ahal izango da; praktika klinikoak berriro egiten ez dituzten errepikatzailei azken nota jarriko zaie, horietan aurreko ikasturtean lortutakoaren balioa gehituz.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko azterketa, ekainaren 28an 15:30etan izango da, test motako 80 galderekin ohiko azterketaren ezaugarriak jarraituz.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Praktika klinikoak egiteko: bata zuria eta fonendoskopioa.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Medicina Interna. Farreras Rozman. Ed. Elsevier. 19ª ed. 2020
Harrison. Principios de Medicina Interna. Kasper D, Fauci A, Hauser S, Longo D, Jameson JL, Loscalzo J. Ed. McGraw-Hill,20ed. 2019
EDUKI PRAKTIKOETARAKO BIBLIOGRAFIA
Manual Seidel de Exploración Física. Seidel H M., Ball JW., Dains JE., Flynn JA., Salomon BS., Stewart RW.,9ª ed. Elsevier, 2019
Aldizkariak
Lancet
New England Journal of Medicine
Medicina Clínica
Revista Clínica Española
Web helbideak
http://www.biblioteca.ehu.es
http://www.osanet.euskadi.net/r85-20338/es/
http://www.mic.ki.se/diseases/alphalist.html
http://www.who.int/en/
http://www.freemedicaljournals.com/htm/index.htm
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- FURUNDARENA SALSAMENDI, JOSE RAMON
- IRIBARREN LOYARTE, JOSE ANTONIO
- ZEBERIO ETXETXIPIA, IZASKUN
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
21-28 | 14:00-15:00 (1) | 14:00-15:00 (2) | 14:00-15:00 (3) | 14:00-16:30 (4) | |
31-32 | 14:00-16:30 (5) | ||||
31-33 | 14:00-15:00 (6) | ||||
31-34 | 14:00-15:00 (7) | 14:00-15:00 (8) | |||
33-33 | 14:00-15:00 (9) | ||||
33-34 | 14:00-15:00 (10) | ||||
34-34 | 14:00-16:30 (11) |
Irakasleak
- ARTECHE OCASAR, JOSE MARIA ALEJANDRO
- BELZUNEGUI OTANO, JOAQUIN
- ESPARZA ECHEVARRIA, MARIA BEATRIZ
- FURUNDARENA SALSAMENDI, JOSE RAMON
- GOENA IGLESIAS, MIGUEL MARIA
- IRIBARREN LOYARTE, JOSE ANTONIO
- MURGIALDAI ITURRIOZ, MIREN ARANTXA
- URIARTE ITZAZELAIA, ESTHER
- ZEBERIO ETXETXIPIA, IZASKUN
- ZUBELDIA CAMINOS, JOSE JAVIER
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
21-28 | 14:00-15:00 (1) | 14:00-15:00 (2) | 14:00-15:00 (3) | 14:00-16:30 (4) | |
31-32 | 14:00-16:30 (5) | ||||
31-33 | 14:00-15:00 (6) | ||||
31-34 | 14:00-15:00 (7) | 14:00-15:00 (8) | |||
33-33 | 14:00-15:00 (9) | ||||
33-34 | 14:00-15:00 (10) | ||||
34-34 | 14:00-16:30 (11) |