XSLaren edukia

Irakasleak

EIDER GOÑI PALACIOS

Ezagutza arloa
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Saila
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
eider.goni@ehu.eus

Eider Goñi Palacios, Psikologian lizentziatua (UPV/EHU), Hezkuntzaren eta Garapenaren Psikologia Saileko UPV/EHUko irakasle agregatua, 2007tik Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako graduetan irakasten du, eta duela 5 ikasturte, Psikodidaktika Masterrean. Irakaskuntzari lotuta, 2 TFG eta 4 TFM zuzendu ditu.

2009an irakurri zuen "Autokontzeptu pertsonala: neurria, barne-egitura eta aldakortasuna" izenburuko doktorego-tesia. Bi ikerketa-tarte ditu (2 seiurteko), inpaktuko argitalpen batzuei esker; horien artean, JCR-n indexatutako 17 daude (3 Q1-n eta 4 Q2-n); Web of Science-ren H indizea 9koa da, eta Research Gate-n 7koa (ORCID: 0000-0003-1821-6144). UPV/EHUk berak emandako proiektu baten ikertzaile nagusia izan da 2015 eta 2017 artean, eta Mineco proiektu bat (2018-2021); liburu kapituluren bat argitaratu du, bai eta irakaskuntza-materiala ere; arloko kongresu/jardunaldietara joan da urtero (ahozko komunikazioekin edo hitzaldi gonbidatuekin); 4 doktorego-tesi zuzendu ditu, eta beste 2 zuzentzen ari da.

Ikerketa-jarduera hori Psikor ikerketa-taldearen barruan egin da. Eusko Jaurlaritzak 4 aldiz izendatu du Talde Konstolidatu, eta azkena izan da 2019-2021 hirurtekoan.

Erantzukizun handieneko kudeaketa-esperientzia gaur egun hartzen du, eta UPV/EHUko Arabako Campuseko Euskara, Ikasle eta Mugikortasuneko zuzendaria da. Aldi berean, Psikodidaktikako Masterraren Batzorde Akademikoko kide da 2021etik.

Prestakuntza osagarria etengabea da, eta irakaskuntzaren berrikuntzarekiko kon