Praktikak Itsasontzietan27506
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Itsasketako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 30
- Kodea
- 27506
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Kanpoko Praktiketako Prestakuntza Espezifikoaren modulua itsasoko nahiz lehorreko instalazioetako praktikek osatzen dute, eta praktika horietan ikasleek eskuratu dituzten ezagutza espezifikoak aplikatu ahal izango dituzte, zeinak beharrezkoak baitira edozein industria instalaziotan lan egiteko eta horiek mantentzeko eta hobetzeko.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Modulu honetan eskuratutako gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak praktiketako ikasle gisa egindako ontziratzeei edo ontziek dituztenen antzeko propultsio edo laguntza ekipamendu energetikoa duten lehorreko instalazioetan egindako praktikei lotuta daude.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Ikasleen itsasontziratzea errazteko xedez, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak Makinetako Ikaslearen ziurtagiria igorriko du, eta horrek titulu profesionalak lortzeko beharrezkoak diren praktikak egiteko akreditatuko ditu Itsasketako Graduko ikasleak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
1.- Oinarrizko Prestakuntzako egiaztagiria izatea.
2.- Graduko ikasketetan 180 ECTS kreditu eginda izatea (irakasgai desberdinetan) eta horien % 80 gaindituta izatea (144 ECTS kreditu). Horien artean, 42 ECTS kredituk irakasgai hauetakoak izan beharko dute:
Itsasketako Gradua:
Ingelesa I (6 ECTS kreditu) edo Ingeles II (6 ECTS kreditu)
Segurtasun Aplikatua (6 ECTS kreditu).
Itsasontziaren Segurtasuna eta Kutsaduraren Prebentzioa (6 ECTS kreditu)
Itsasontzigintza (6 ECTS kreditu) edo Itsasontziaren Teoria (6 ECTS kreditu). Hiru irakasgai honako hauen artean (18 ECTS kreditu):
Sistema Nagusiak eta Osagarriak
Lurrun Galdarak eta Turbinak
I Elektroteknia eta Propultsio Elektrikoa
Teknologia Mekanikoa
MetodologiaToggle Navigation
2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, lanak edo egitekoak “ikasleen gida” hauen arabera egingo dira:
1. “Ikasleen gida”, itsasketa duten merkataritza itsasontzietan, non nabigazio guardia zubian egiten baita, ontziratutako ikasleentzat.
2. “Ikasleen gida”, itsasketarik gabeko merkataritza itsasontzietan ontziratutako ikasleentzat.
3. “Ikasleen gida”, lehorreko enpresan eta “Saltillo" eskola ontzian praktikak egiten dituzten ikasleentzat.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
- Banakako lanak (%): 90
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Kontsultatu IMOren “Itsas langileentzako prestakuntzari, titulazioari eta guardiari buruzko arauen nazioarteko hitzarmena” (STCW, Manilako 2010eko zuzenketak barne).
Web helbideak
https://www.ehu.eus/es/web/ingeniaritza-bilbo/praktiken-gida