Irakasleak
NEREA HUARTE ARRAYAGO
- Ezagutza arloa
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Saila
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- nerea.huarte@ehu.eus
Biokimikan lizentziaduna (2005) eta doktorea (2008) UPV/EHUn, Sari Berezia jasota azken honetan. Unibertsitate honetako irakaslea 2012tik eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Antolakuntza Akademikoa eta Ikasketen Konbalidaziorako Batzordeko kidea 2016tik.
Egilekidea da 24 artikulu zientifikotan baita estatuko eta nazioarteko 40 bat biltzarretan egindako ekarpenetan ere eta 12 ikerketa proiektutan aritu da. Ikertzaile bisitaria izan da hainbat unibertsitatetan: Universität für Bodenkultur Wien, University of Toronto, Heidelberg University Hospital eta Universidad Complutense de Madrid. Doktorego tesi baten zuzendarikide izan da, nazioarteko aipamenarekin. Ikerketa lerro nagusiak GIBaren moduan bildukia duten birusen osagai lipidikoaren azterketa izango du baita GIB infekzioa ahalbidetzen duen gp-41 birus proteinak bideratutako mintz fusio mekanismoaren ikerketa ere.