XSLaren edukia

Irakasleak

MAIER LORIZATE NOGALES

Ezagutza arloa
Biokimika eta Biologia Molekularra
Saila
Biokimika eta Biologia Molekularra
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
maier.lorizate@ehu.eus

Biokimikan lizentziatua eta EHUko Biokimikan doktorea. Doktoregoa amaitutakoan Alemaniako Heidelbergeko Unibertsitatera joan zen bost urtez, ikerlari postdoktoral modura, GIBaren inguruko ikerketak egitera. 2012. urtean EHUra itzuli zen Biokimika eta Biologia Molekularra Sailera, irakasle agregatu gisa. Ordundik Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra eta Bioteknologia graduetako irakaskuntzan (euskaraz) dihardu. Aldi berean, Biofisika Institutuan ikerlari lana gauzatzen du. GIBaren inguruko oinarrizko ikerketan bai eta birusaren aurkako terapiak garatzen besteak beste. Biokimika eta Biologia Molekularra graduko lehen mailako koordinatzailea da, baita Fakultateko batzarkidea. Nazioarteko tesi baten zuzendaria izan da eta hamaika GrAL lanak zuzendu ditu. 2012 tik hamasei bat ikerketa proiektuetan aritu da eta zortzi ikerketa artikulu argitaratu ditu.