XSLaren edukia

Irakasleak

DAVID LOPEZ JIMENEZ

Ezagutza arloa
Biokimika eta Biologia Molekularra
Saila
Biokimika eta Biologia Molekularra
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
david.lopezj@ehu.eus

UPV/EHUko ikerlari eta lan kontratadun bitarteko irakaslea da. Biokimika eta Biologia Molekularrean lizentziatua (UPV/EHU, 2004) eta doktorea (UPV/EHU, 2009) da. Bere doktorego-tesia mintzen biofisikaren arloan Biofisika Unitatean (CSIC-UPV/EHU) egin zuen, Alicia Alonso irakaslearen zuzendaritzapean. 2009 eta 2017 bitarteko urteetan, Laminar Pharma enpresan, Balear Uharteetako Unibertsitateko spin-off-ean, doktorego-ondorengo ikerlari aritu zen. Torres-Quevedo kontratu lehiakorra eskuratu zuen, eta tumore-kontrako ezaugarri dituzten gantz-azido sintetikoekin konbinatutako nanopartikulak ikertu zituen. Geroago, lipido sintetikoetan oinarritutako terapiak aztertu zituen, minbiziari eta gaixotasun neurodegeneratiboei aurre egiteko, hain zuzen. Urte horietan Balear Uharteetako Unibertsitateko irakasle ere egin zuen lan.

2017ko martxotik 2021eko irailera arte leuzemia mieloide akutua ikertu zuen Biofisika Institutuan (UPV/EHU-CSIC). Gaur egun, lipidologia eta prostatako minbizia ditu ikergai, Veronica Torrano doktoreak zuzendutako ikerketa taldean EHUn. 2018-19 ikasturtetik ikerkuntzan zein irakaskuntzan parte hartzen du, eta Biologia, Biokimika, Bioteknologia eta Kimikako graduetan eskolak ematen ditu.

Guztira, 12 ikerkuntza-proiektutan hartu du parte, eta horietako bitan ikertzaile nagusia izan da. 23 artikulu zientifiko, 2 liburu-kapitulu eta 2 dibulgaziozko artikulu idatzi ditu. 3 MAL, 6 GrAL eta 9 praktika enpresetan zuzendu ditu.

Eguneratua: 2023/01/13