Musika, Kultura eta Gizartea25737
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Artearen Historiako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25737
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Musika, Kultura eta Gizartea irakasgaia Artearen Historiako Graduko 2. mailakoa da, eta Musika moduluari dagokio, prestakuntza emanez graduko bigarren zikloko hautazkoa den “Egungo musika” irakasgairako. Musikaren oinarrizko sarrera orokor bat egiten da hemen artearen historiaren testuinguruan, derrigorrezko erreferentzia izanik artearen historiako gradu batean.
Irakasgai honetan, musikaren sarrera egiten da, dantza, antzerkia edo zinema bezalako arte eszeniko edo performatibotzat hartuta. Hori dela eta, bere sormen-prozesuari emango dio arreta, eta bereziki, kasu, denborazkotasuna, diakronia eta eten gabeko intrepretazioari. Musikaren berezitasunetan insistitu egingo da, musikari jendeak eta gizarteek erantsiten dizkioten esanahiei batez ere. Beraz, Musika kultur modu berezi moduan ikusten da, Gizarteak eraikiten duen emaitza gisa.
Guzti hau, noski, artearen historiako gradu bateko testuinguruan gaudela ahaztu gabe. Hori dela eta, historian zehar musika eta arte plastikoetako ekintzen arteko erlazioei emango zaie arreta berezia beste ekintza artistikoekin gertatu diren bai espezifikotasunei eta bai koinzidentziei begira.
Irakasagi honetan ikusentzunezko bitartekoekin lan egiten da bereziki. Horregatik, rakasgai hau egiteko ez da derrigorrezkoa lehenago musika irakurketa-idazkeraren ezagutza izatea edo musikaren hiztegi teknikoa erabiltzen jakitea. Derrigorrezkoa da, berriz, musikaren denborazko-alderekin jarrera irekita hartzea.
Horrela espero izatekoa da irakasgaia eginda ikasleak musikaren garapen historikoa bere gizarteko testuinguruan modu orokor batean ezagutzea.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Tituluko gaitasunak:
G001: Gai izatea mendez mende izan diren prozesu artistikoak analizatzeko eta interpretatzeko, eta estilo-segida, artisten zeregina eta arteen teoria baloratzea.
G002: Gai izatea sailkatzeko eta era integralean aztertzeko (estiloa eta ikonografia) arkitektura, eskultura, pintura, zinema, musika eta beste arte-adierazpide batzuetako lanak, beren garai historiko eta artistikoan, arte- artediziplina bakoitzeko hizkuntza espezifikoekin. .
G003 Gai izatea diziplinaren alderdi praktikoak aukera profesional berrietan aplikatzeko; hala nola Kultura-hedapenean, Ondare historiko-artistikoaren kudeaketa, azterketa eta hedapenean, edota Museologian.
G004 Gai izatea prozesu historikoak artelanaren bidez aztertzeko, artelana gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.
G006 Gai izatea ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko, unibertsitate-gradura eta artearen historiaren diziplinari egokitua.
Moduluko gaitasunak: (11 modulua)
CM01: Gai izatea musika-lanak beren garai historiko eta artistikoan sailkatzeko, eta haien soinu- eta gizarte-ezaugarriak aztertzeko, zerikusia duen diziplina artistiko bakoitzaren hizkuntza espezifikoekin erlazionatuz.
CM02: Gai izatea diziplinaren alderdi praktikoak aukera profesional berrietan aplikatzeko; hala nola Kultura-hedapenean eta Ondare historiko-artistikoaren kudeaketa, azterketa eta hedapenean.
CM03: Gai izatea prozesu historikoak musika-lanaren bidez aztertzeko, lan hori gizarte- eta kultura-historiaren dokumentu garrantzitsutzat hartuz, beste lekukotasun dokumental eta material batzuekin batera.
CM04: Unibertsitate-gradura egokitutako ahozko eta idatzizko adierazpena eskuratzea.
Irakasgaiko gaitasunak:
- Ekintza musikalak haien giro kulturalean identifikatzea eta analizatzea. (G001, G002, G004) (CM01, CM03)
- Beraiei dagozkie iturriak ezagutzea, fenomeno musikalen berezitasunei partikularki begira (G004) (CM03)
- Hizkuntza musikalen ezaugarri nagusiak aurkitzea eta azaltzea, hiztegi berezia modu zuzenean erabiliz. (G006) (CM04)
- Ekintza musikala bere ekoizpen-prozesuan kokatzea (G003) (CM02)
- Material musikalei dagozkien ahozko eta idatziko adierazpen egokiak erabiltzea. (G006) (CM04)
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Musikaren elementu tekniko batzuk:
- soinua eta bere parametro nagusiak
- estilo, genero eta forma kontzeptuak
- idazkera musikalaren oinarriak
- ehunduraren kontzeptua musikan
- eskala, moduak eta sistemak
- musika-tresnak
Musikaren berezitasunak arte plastikoei begira:
Musikaren historiotasuna eta bere interpretazioaren ezinbestekotasuna
Musikaren denborazkotasuna eta forma kontzeptua
Laburbilduz… Musika imajinario moduan. Musikaren alde performatiboa.
Mendebaldeko musika eruditua:
Aro Klasikoa: musika Grezia eta Erroman
Kantu gregoriarra eta bere arbasoak
Polifoniaren hasiera Mendebaldean
Erdi Aroko garapen polifonikoa
Trobalarien musika
Errenazimentuko kontzeptua musikan: musika erlijiosozkoa. Musika profanoa. Musika instrumentala. Manierismo kontzeptua musikan.
Baxu jarraiaren garaia. Operaren sorrera. Musika erlijiosozkoa. Musika instrumentala.
Garai aurreklasikoa eta Klasizismo musikala. Garaiko opera
Erromantizismo musikala. Musika instrumentala. Ahozko musika.
XIX. mendeko bukaeraren eta XX. mendeko hasieraren musika-korronte nagusiak
XX. mendeko musika erudituak. Abangoardiak. Abangoardia berriak. Eguneko panorama
Programa hau ez da modu honetan emango: historiako gaiak besteekin txandakatuko dira.
MetodologiaToggle Navigation
1.Saio teorikoak: Irakasleak irakasgaiaren edukin teoriko nagusiak adieraziko ditu
2.Derrigorrezko saio praktikoak:
Ikasgelan saio praktiko presentzialak: Ikasleak, irakasleak lagunduta, irakasgaiaren edukiekin zerikusi duten jarduera batzuk egingo dituzte, hauen artean aukeraturik:
- Entzuketen eta ikus-entzunezko materialen iruzkinak: lehen gelan egingo dira eta gero banan-banan azalduko dira
- Iturrien edo testuen iruzkinak: Irakasleak irakasgaiarekin zerikusia duten iturri eta testuen irakurketa proposatuko du. Lana banan-banan gauzatuko da.
- Irakasleak proposatuko dituen beste ariketa batzuk egingo dira, musika-produkzioari buruzko ekintzak hain zuzen
Ikasgelatik kanpoko praktika presentzialak: Musika-produkzioa, musika-dokumentazioa, musika-zabalkundea edota musika edo musika-objektuak zaintzen dituzten lekuak bisitatuko dira.
- Zuzenean eginiko kontzertuak edo entseiuak proposatuko dira, baita musika-ondarea zaintzen duten lekuen bisitak. Irakasleak ekintza zehatz bat proposatuko du eta ikasleek banan-banan egingo dute.
3. Tutoretzak
Irakasleak ikasleari ematen dion arreta pertsonalizatua, ikaslearen hezkuntza-prozesuak orientatu eta errezteko asmoz.
4. Jarduera ez presentzialak
- Ikaslearen lan pertsonala, irakaslearen laguntzaz beharrezkoa denean (tutoretzak)
- Ikasleak egin behar dituen lanen prestakuntza on line bitarte informatikoak erabiliz
Osasun-larrialdi egoera berriak irakaskuntza eta zeregin presentzialak galarazten baditu, beren garapena online modalitatera moldatuko da, posta elektronikoaren, Egelaren eta Blackboard Collaborateren bidez
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
- Mota batzuetako ariketak egingo dira: online testak, entsegu laburrak eta idazkerak edo/eta lan praktikoak. Eskoletan bertaratzea eta parte hartzea ebaluatuko dira. Horretarako kontuan hartuko da irakasgaiaren helburu orokorrekin partehartzearen bat etortzea, horrekiko elkarlana eta ekarpena. (%): 50
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgaia etengabeko ebaluazioaren bidez egiten da, azken froga bat izanik, baina beste lan baztuk eta ikaslearen partehartze aktiboa ere kontuan hartuz. Nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.
Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko zirkunstantzietara moldatuz.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Idatzitako froga bat egingo da. Ikasturtearen zehar ikusitako edukinak eta praktikak agertuko dira. Ikaslearen ulermenaren kalitatea, sintesi-ahalmena eta ekarpen pertsonala baloratuko dira.
Osasun-larrialdi egoera berriak ebaluazio presentzialeko probak deskribatutako parametroetan garatzea galarazten badu, hauek online modalitatean egingo dira aipaturiko zirkunstantzietara moldatuz.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografian aipaturiko irakasgaiaren eskuliburuak
Musika-hiztegiak eta erreferentziak diren obrak
Grabaketa bideofonografikoak eta haien erreproduzitzaileak
Software berezia
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Blacking, John, ¿Hay música en el hombre? Alianza Editorial, Madrid, 2006 (1973).
Blanning, Tim, El triunfo de la música: los compositores, los intérpretes y el público desde 1700 hasta la actualidad, Acantilado, Barcelona, 2011 (2008).
Burkholder, J. P, Grout, Donald J; Palisca, Claude V, Historia de la música occidental, Alianza Ed, Madrid, 2011 (2006).
Cook, Nicholas, De Madonna al canto gregoriano: Una muy breve introducción a la música, Alianza Editorial, Madrid, 2001.
Michels, Ulrich, Atlas de música, Alianza Ed, Madrid, 1982.
Sadie, Stanley, Guía Akal de la Música, Akal, Madrid, 1994.
Sadie, Stanley (ed.): The new Grove dictionary of music and musicians. London, Macmillan, 1995.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Aro klasikoa eta Erdi Aroa
Caldwel, John (1984): La Música Medieval. Madrid: Alianza Editorial.
Cattin, Giulio (1986): Historia de la Música. El Medioevo. Primera parte. Madrid: Turner.
Comotti, Giovanni (1986): Historia de la Música. La música en la cultura griega y romana. Madrid: Turner.
Gallo, Alberto F. (1986): Historia de la Música. El Medioevo. Segunda parte. Madrid: Turner.
Hoppin, Richard H. (1991): Música Medieval. Madrid: Akal.
Errenazimentuko musika
Atlas, Allan W. (2002): La Música del Renacimiento. La música en la Europa occidental, 1400-1600.
Gallico, Claudio (1986): Historia de la Música. La época del Humanismo y del Renacimiento. Madrid: Turner.
Reese, Gustav (1988): La Música en el Renacimiento. Madrid: Alianza Editorial.
Baxu jarraiko garaia
Bukofzer, Manfred (1986): La música en la etapa barroca: de Monteverdi a Bach. Madrid: Alianza Editorial.
Hill, John Walter (2007): La musica barroca. Música en Europa occidental 1580-1750. Madrid:Akal.
Klasizismoa eta garai aurreklasikoa
Rosen, Charles (1986): El estilo clásico: Haydn, Mozart, Beethoven. Madrid: Alianza.
Downs, Philipp G. (1998): La música clásica. La era de Haydn, Mozart y Beethoven. Madrid: Akal.
Erromantizismoa
Einstein, Alfred (1986): La música en la época romántica. Madrid: Alianza.
Plantinga, L. (1992): La música romántica. Madrid: Akal.
XX. mendea
Austin, William W.(1985): La música en el siglo XX. Madrid: Taurus.
Morgan, Robert P. (1991): La música del siglo XX. Una historia del estilo musical en la Europa y la América modernas. Madrid: Akal.
Aldizkariak
Codalario: www.codalario.com
Doce notas: www.docenotas.com
Melómano Digital: www.melomanodigital.com
Mundo Clásico: www.mundoclasico.com
Scherzo: www.scherzo.es
Web helbideak
http://www.youtube.com
http://www.classiccat.net/
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 17:00-19:00 (1) | 15:00-15:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 15:30-17:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 15:00-17:00 (1) | 11:00-11:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 11:30-13:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.08 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)