Lurrazaleko eta Lurpeko Hidrologia26596
- Ikastegia
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Ingeniaritza Zibileko Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26596
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Hidrologia irakasgaia oinarrizko irakasgaia da. Oso lotua dago Hidraulika eta Hornidura eta Saneamenduarekin. HIdraulikan masaren, energiaren higidura-kantitatearen kontserbazioaren ekuazioak ikasten dira eta horiek oinarri dira Hidrologia urbanoan, urtegien erregulazioan,.....
Uren hornidura eta Ur zikinen eta euritakoen saneamendua ulertzeko era integral batean hidrologian ikasten den prezipitazioa, infiltrazioa, lurrunketa eta isurketa garrantzizkoak dira.
Ikasleek hidrologian gai interesgarria eta ezberdian aurikutuko du ingeniaritzako bestelako gaien aldean, fenomeno naturaletan ezin baitira analisi zorrotzak egin, eta metodo hainbat eta hainbat daude, eta ariketen ebazpenean itxurazko doitasun falta dagoelako
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Konpetentzia orokorrak honako hauek dira:
G001 Herri-lanetako Ingeniari moduan lan egiteko gaitasun zientifiko-teknikoa eta aholkularitza, analisia, diseinua, kalkulua, proiektua, eraikuntza, mantenimendua, kontserbazioa eta kudeaketa funtzioen ezagutza.
G005 Errekurtso hidrauliko eta energetikoen mantenimendua eta kudeaketentzako gaitasuna.
G008 Lur-gaineko edo lur-azpiko ur-kaptazioak aztertu eta diseinatzeko gaitasuna.
Edukien deskribapen laburra:
Uraren ziklo integrala ezagutu, prezipitazioak nola sortzen diren eta bere azterketa; lurrunketak, azaleko isurketak baita lurpekoak ere. Isurketa hauetatik nola lortzen errekurtso hidraulikoak gizakiarentzat eta ekosistemak kontserbatu ahal izateko.
Azpiegitura-proiektuetan erabili behar diren irizpide hidrologikoak ezagutu, horrela zona inundagarriak definitu ahal izateko. Azaleko uraren erregulazio hidrologiakoa ere aztertu da.
Akuiferoen ezagutza erabilera sostengarria eramateko, elikadura eta deskarga aztertuko direlarik.
Azkenik, Planifikazio hidrologiako lerro oinarrizkoak aztertuko dira, arautegi estatal eta europarra kontuan hartuz.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1 Gaia. Uraren ziklo integrala. Balantze hidrologikoa
2 Gaia. Arroen analisia. Definizioa. Sailkapena. Ezaugarriak. Kontzentrazio-denbora
3 Gaia. Prezipitazioak. Prezipitazio ez jarrai eta trinkoen formazio, neurketa eta azterketa. Hietograma, Prezipitazio – isomaximoak, IDF kurbak estazioan zein arroan
4 Gaia. Lurrunketa eta Transpirazioa. Urteko eta Hileko Ebapotranspirazioen azterketa, neurketa eta kontzeptua
5 Gaia. Infiltrazioa. Infiltrazioen kontzeptu, neurketa eta analisia. Isurketa-koefizienteak eta indizeak. Hietograma erabilgarria. SCS kurba-metodoa
6 Gaia. Lurpeko hidrologia. Kontzeptua. Akuiferoak: sorkuntza, elikadura, deskarga, errekurtso hidrikoak. Ingurune porotsu saturatu eta ez saturatu bateko fluxua
7 Gaia. Azaleko isurketa. Kontzeptua. Hidrograma. Neurketa. Hidrogramaren lorpena.
8 Gaia. Isurketa. Emarien errekurtsoak eta erregulazioa. Kontzeptua. Erregulazio motak. Kalkulu motak.
9 Gaia. Isurketa. Muturretako egoerak. Metodo enpirikoak eta estatistikoak. Hidrograma unitarioaren metodoa. Metodo arrazionala. Errepideen Instrukzioa.
10 Gaia. Isurketa. Ur goraldien hedapena. Hidrogramaren hedapena. Metodo hidraulikoak. Metodo hidrologikoak.
11 Gaia. Planifikazio hidrologiakoa. Uraren legea. Mugapen hidrografikoak. Erabilerak. Uraren kalitatea
LABORATEGIKO PRAKTIKAK:
1) PREZIPITAZIOEN AZTERKETA ETA NEURKETA. PLANO TOPOGRAFIKOAK
2) LISIMETRO – BANKUA. INFILTRAZIO ETA POROSITATEAREN NEURKETA
3) HIETOGRAMA TOTALETIK ERABILGARRIRA PASATZEKO PRAKTIKA. (ordenadoreko programa HEC-HMS)
4) HIDROGRAMA NOLA SORTZEN DEN PRALTIKA. LABORATEGIKO EURI-BANKUA)
5) HIDROGRAMAREN HEDAPENAREN PRAKTIKA. PRÁCTICA SOBRE LA PROPAGACIÓN DEL HIDROGRAMA(ordenadoreko programa HEC-HMS)
6) IBILGUETAN EMATEN DEN LAMINAZIOARI BURUZKO PRAKTIKA (LABORATEGIKO BANKUA)
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaia 6 kredituz osaturik dago, 4,5 kreditu teorikoak (teoria eta ariketak) eta 1,5 laborategiko kreditu praktikoak. Irakasgaiak astean ordu t'erdiko bi klase ditu, teoriari eta ariketei eskainiak, bereizi gabe, hau da azaldutako teoriaren arabera ariketak planteatuko dira, 4. eta 9. gaiak izan ezik. Bi gai hauek metodologia eta ebaluazio mota ezberdinak izango dituzte. Irakaslearen azalpen labur baten ondoren, ikasleak berak irakurri eta ikasi egingo ditu bere kabuz bi gaiak. Bi gaiei hauei dagozkien klase orduak, zalantzak argitzeko eta ariketak ebazteko izango dira.
Ikasturtean zehar ikasle bakoitzak 15 ordu laborategiko praktikak egiten ditu gutxi gora behera. Praktikak bereiziki ikaskuntzari lotuak dira eta beraien bidez ikaslea ondorengo arloetan formatu nahi da:
• Errepasatu, sakondu eta erabili klase teorikoetan aldez aurretik azaldutako kontzeptu teorikoak.
• Esperientzia eta praktika hartzea neurriak hartzen eta entsegu esperimentalak egiten.
• Taldeko lanean trebatzea, oso beharrezkoa izango baitu bere lanean ingeniari gisa.
• HEC-HMS programa erabiltzen jakitea
Laborategiko praktikak taldeka egingo dira, gehienez 5 ikaslez osaturikoak izanik. Klase teorikoetan praktika horietan beharrezko diren oinarrizko kontzeptuak azaldu ondoren egingo dira (ahal den heinean). Kurtsoan zehar talde bakoitzak 3 orduko 5 saio ditu. Laborategiko praktikatan ikasleei zerrenda pasatzen zaie.
Irakasgai hau ondo barneratu eta menperatzeko ikasleak lan jarraitua, etengabea egin behar du kurtsoan zehar, kontzeptuak barneratu eta menperatzeko.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikaslego osoarentzat ebaluazioa JARRAIA izango da.
Ebaluazio jarraia era honetan egingo da:
* Azterketa partzial bat egingo da 1-2-3-4-5 gaiak bukatutakoan (nota finalaren %37,5)
* Azterketa partzial bat egingo da Laborategiko praktikei buruzkoa (nota finalaren %25).
* Azterketa partzial bat egingo da, Maiatzeko ohiko deialdiaren datan, 6-7-8-9-10-11 gaiak (nota finalaren %37,5).
Ikasleak ohiko deialdian ebaluazio finala eska dezake ondorengo arauaren arabera:
Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren 8. artikuluak honela dio:
"Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, ebaluazio jarraian parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraiari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, Horretarako, lauhilekoko irakasgaien kasuan bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian lauhilekoaren hasiera zehazten den unetik kontatzen hasita.
"Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia"-ren Deialdiari uko egiteari buruzko 12. Artikulua aldatu egin da. Zehazki, bere bigarren atala jarraian azaltzen den bezala geratu da:
2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan (ebaluazio jarraia), azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria.
Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Bestalde, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak "UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko Protokoloa" ezagutzera eman du. Protokoloak, besteak beste, bere hirugarren artikuluan, Jokabide makur edo iruzurrezkoak eragozteko neurriak jorratzen ditu. Horien barruan 3. atalak honela dio:
3. Material, tresna eta baliabideen erabilerari buruzko informazioa
Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, baita tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.
Behar izanez gero, proba egiteko unean izendatu ahal izango dira debekatutako materialak uzteko tokiak, ikasleen eskueratik kanpoko.
-Azterketa finala, Maiatzeko eta Ekaineko deialdietan. Nota finalaren %100.
Ebaluazio-proba guztiak berdinak izango dira irakasgaiaren talde guztietan.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Azterketa finala Ekaineko deialdian: irakasgaiko zati teorikoa eta laborategia ebaluatzen dira. Nota finalaren %100.
Ebaluazio-proba guztiak berdinak izango dira irakasgaiaren talde guztietan.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Apunteak.
Laborategiko praktiketako gidoaiak
Ariketa-bilduma
Power Pointeko diapositibak
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
LINSLEY, KOHLER Y PAULUS (1977) Hidrología para Ingenieros. Mc Graw-Hill S.A.
HERAS, R (1976) Hidrología y Recursos hidráulicos (I y II). D.G.O.H. Madrid
REMENIERAS, G (1972). L"hidrologie de l" ingenieur. Ed. Eyrolles.París
CUSTODIO, E. y LLAMAS, R. (1975). Hidrología subterránea. Edit. Omega. Barcelona.
Gehiago sakontzeko bibliografia
CHOW, V.T. (1964). Manual de hidrología aplicada
MARTÍNEZ, J. y RUANO, P. (1998). Aguas Subterráneas. Captación y Aprovechamiento. Edit. Progensa. Sevilla.
Aldizkariak
- Ingeniería del Agua, Fundación para el Fomento de la Ingeniería del Agua
- Hydrology Research, International Water Association
- Journal AWWA, American Water Works Association
- Journal of Hydrologic Engineering, American Society of Civil Engineering
- Hydrogeological Journal, International Association of Hydrogeologists
- Water Resources Management, European Water Resources Association
Web helbideak
- http://hispagua.cedex.es/
- http://www.awwa.org/
- http://www.iwahq.org/
- http://www.asce.org/
- http://www.iah.org/
- http://www.ewra.net/- http://www.hec.usace.army.mil/ (Hydrologic Engineering Center)
- http://www.embalses.net/
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ALBERRO EGUILEGOR, GORKA
- ESNAOLA ALDANONDO, GANIX
- PELLEJERO SALABERRIA, IDOYA
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 16:00-17:30 (1) | 14:30-16:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 3.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
4-4 | 17:30-20:00 (1) | ||||
6-6 | 17:30-20:00 (2) | ||||
10-10 | 17:30-20:00 (3) | ||||
14-14 | 17:30-20:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
8-8 | 17:30-20:00 (1) | ||||
12-12 | 17:30-20:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 16:00-17:30 (1) | 14:30-16:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
4-4 | 10:30-13:00 (1) | ||||
6-6 | 10:30-13:00 (2) | ||||
10-10 | 10:30-13:00 (3) | ||||
14-14 | 10:30-13:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
5-5 | 14:30-17:00 (1) | ||||
7-7 | 14:30-17:00 (2) | ||||
11-11 | 14:30-17:00 (3) | ||||
15-15 | 14:30-17:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
- eLABORATORIO INSTALACIONES HIDRAúLICAS - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
8-8 | 10:30-13:00 (1) | ||||
12-12 | 10:30-13:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
9-9 | 14:30-17:00 (1) | ||||
13-13 | 14:30-17:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)