Bigarren Hizkuntzaren Gramatika I: Euskara25341
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Filologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 25341
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
"Bigarren Hizkuntzaren Gramatika I: Euskara" ikasgaia hautazko ikasgaia da eta Euskal Ikasketak Graduko "Euskal Gramatika II" nahitaezko ikasgaiarekin lotua dago.
Ikasgaiaren helburu nagusia perpausaren erabateko analisi sintaktikoa egitea da. Zehazkiago, ikasgai honetan:
● Euskararen ezaugarri morfosintaktiko nagusiak identifikatzen, deskribatzen eta aztertzen
dira.
● Euskararen ezaugarri morfosintaktiko nagusiak beste hizkuntza batzuen testuinguruan kokatzen
dira, batzuetan ezaugarri horien unibertsaltasunaz jabearazteko, bestetan haien izaera
bereizgarriaz ohartarazteko.
● Ikasgai honek Hizkuntzalaritza formalaren (eta bereziki Gramatika Sortzailearen) oinarrizko
zenbait hatsarre, formalismo eta jardunbide metodologiko aurkezten ditu, euskararen ezaugarri
morfosintaktiko nagusien analisian modu egokian aplikatuz.
● Analisi morfosintaktikoan beharrezkoak diren gaitasun analitikoak garatzeko ezagutzak eta
jardunbideak aurkezten eta lantzen ditu.
● Euskal gramatikaren deskribapenean beharrezko den terminologia zehatza aurkezten du, ikasleak
zuzenki erabiltzen ikas dezan.
● Perpausaren (eta perpausa osatzen duten osagaien) erabateko analisi sintaktikoa egiten du.
● Perpaus mota guztiak argi bereizten ditu, bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera
ezagutuaraziz.
● Mota guztietako perpausen azaleko egituraren berri zehatza ematen du(osagai-egitura eta
osagaien hurrenkera).
● Ikasgai honek ikaslea hizkuntzalari izateko/Lanerako prestatzen du, morfosintaxiari dagokion
esparruan.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
K1. M04CM01:[ G001 (MEC1,4), G002 (MEC1,3), G004 (MEC2,4)]
Euskararen gramatika-sistema ezagutzea eta deskribatzeko gai izatea.
K2. M04CM03:[ G001 (MEC1,4), G004 (MEC2,4), G007 (MEC2,4,5)]
Euskara modu aurreratuan ezagutzea, eta hura aplikatzen jakitea jarduera akademikoan eta
profesionalean.
K3. M04CM04:[G001 (MEC1,4), G003 (MEC1,2,4,5), G004 (MEC2,4)].
Euskarari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmititzen jakitea,
entzulego/irakurlego espezializatuari zein ez-espezializatuari.
K4. M04CM05: [ G003 (MEC1,2,4,5), G004 (MEC2,4), G008 (MEC2, MEC3)]
Espezialitateko testuak irakurtzetik abiatuta argumentatzen jakitea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK.
Gramatika sortzailearen ikermoldea. Gramatika Unibertsala eta parametroak.
Kategoriak eta egiturak. X-barra teoriaren oinarriak. Euskararen ezaugarri morfosintaktiko
nagusiak.
2. PERPAUSA.
Perpausaren osagaiak. Perpaus osagaien barne egitura. Perpausaren egitura sintaktikoa.
Egitura sintaktikoa eta hitz hurrenkeraren arteko lotura: mugimenduak eta mugimendu motak.
3. PERPAUS MOTAK: EZAUGARRI MORFOSINTAKTIKO ETA SEMANTIKOAK
Perpausak sailkatzeko irizpide nagusiak. Perpaus lokabeak. Perpaus elkarketa: juntadura,
alborakuntza, menderakuntza. Mendeko perpausak eta –(E)N, -(E)LA, BA-, eta BAIT-
menderagailuak. Perpaus jokatugabeak.
MetodologiaToggle Navigation
J.1. Eskola magistralak: gaitegiko eduki teorikoen azalpena eta arrazoiketa.
J.2. Irakurgaien inguruko azalpen gidatuak.
J.3. Gaitegiko eduki teorikoen ariketen bidezko jardunbide praktikoa, irakaslearen
gidaritzapean. [Talde osoa elkarrekin].
J.4. Gaitegiko eduki teorikoen ariketen bidezko jardunbide praktikoa (ariketak edo/eta lanak).
[Banaka zein talde txikietan; etxean zein eskolan egitekoak].
J.5. Ikasleek bibliografia irakurtzea eta lantzea eta gaiak ikastea.
J.5. Ariketa eta lanen zuzenketa.
J.5.1. Talde osoarekin batera
J.5.2. Ikasle bakoitzarekin edota talde txikietan
J.5.3. Agindutako ariketak ebaluaziorako zuzentzea (irakasleak bakarrik)
J.6 Azterketa(k): Ikastaroan zehar landutako gai teoriko zein ariketa praktikoei buruz.
- Ikastaroaren erritmoa eta maila egokiak direla ziurtatze aldera, ikasleei egindako galdetegiak erabiliko dira. Emaitzak kontuan hartuz, behar izanez gero eduki teorikoen azalpena eta ariketen/lanen bidezko jardunbide praktikoa egokituko dira (errepaso edo/eta indartze jardueren bidez, ariketa mota berrien bidez, etab.).
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikasleak aukeratu ahalko du bi ebaluazio mota hauen artean:
A) azken azterketa batean oinarritutako ebaluazioa (honek nota orokorraren % 100 balio du),
ala
B) atalka egindako ebaluazioa.
Ahozko zein idatzizko ekoizpenetan unibertsitate mailako ikasketei dagozkien egokitasuna eta
zuzentasun gramatikala eskatuko zaie ikasleei.
A) AZKEN AZTERKETA BATEAN OINARRITUTAKO EBALUAZIOA
- Azken azterketa honek nota orokorraren % 100 balio du.
- Azterketa honetan eduki teorikoak (50%) eta praktika (50%) ebaluatuko dira. Azterketa
hau gainditu ahal izateko (i) eduki teorikoei dagokien zatia eta (ii) praktikei
dagokien zatia (biak) gainditu behar dira. Zati bat ez gainditzeak berarekin dakar
irakasgaia ez gainditzea.
- Azterketa hau Dekanotzak ezarritako ohiko deialdiko egunean egingo da.
B) ATALKA EGINDAKO EBALUAZIOA (ariketak/lanak + azterketak):
a. Ariketak/lanak: etxean edo/eta eskolan egiteko ariketak, indibidualak zein
taldean. Hauen bidez praktika zein eduki teorikoak ebaluatuko dira. Irakasleak
agindutako edozein ariketa jaso dezake zuzentzeko; zuzendutako ariketen emaitzak
kontuan hartuko dira ebaluaziorako.
Honek nota orokorraren % 40 balio du.
b. Bi azterketa. Azterketa hauek nota orokorraren % 60 balio dute (%30 eduki teorikoak eta
% 30 praktika)
b.i.) Lauhilabetearen erdiko azterketa.
Azterketa honetan (i) eduki teorikoak eta (ii) praktika ebaluatu ahal dira.
b.ii.) Lauhilabetearen bukaerako azterketa idatzia.
Azterketa honetan (i) eduki teorikoak eta (ii) praktika ebaluatuko dira.
- Azterketen atala gainditu ahal izateko (i) eduki teorikoei dagokien zatia eta
ii) praktikei dagokien zatia (biak) gainditu behar dira. Zati bat ez gainditzeak
azterketa eta ikasgaia ez gainditzea dakar.
- Bakarrik azterketen atala gainditzen bada egingo da batazbestekoa beste %40arekin.
- Ikasleak ebaluazio-ariketaren bat egiteak/aurkezteak berarekin dakar ohiko deialdian
ebaluatua izatea.
● ATALKA EGINDAKO EBALUAZIOA JARRAITZEKO BALDINTZAK:
- Ebaluazio mota hau jarraitu nahi bada, irakasleari idatziz adierazi behar zaio, irailaren
25a baino lehen. Ebaluazio mota hau aukeratzen duten ikasleek lantalde batean sartu
beharko dute.
- Lantaldea osatzen duten kideen izenak irakasleari idatziz irailaren 29rako jakinarazi
behar zaizkio (posta elektronikoaren bidez).
- Ebaluazio hau aukeratzen duen ikasleak ezin izango du justifikatu gabeko bi falta baino
gehiago izan.
- Zehaztutako baldintzaren bat betetzen ez duen ikasleak ezin izango du ebaluazio mota hau
jarraitu, eta azken azterketaren bidezko modalitatea jarraitu beharko du.
- Lantalde baten barruan lan egiten ez duen kideari ez zaio ebaluazioari dagokion
emaitza kontuan hartuko ebaluazioan.
- UPV/EHUk jokabide makurrak eragozteari eta etika akademikoari buruz abian duen
protokoloari eutsiko diogu. Horri begira, jokabide makurrak eragozteko eta ekiditeko
neurriak har daitezke ariketak egiteko orduan eta azterketetan. Honekin loturik,
ariketa/azterketa bati buruzko dudak sortuko balira, irakasleak ikasleari egindako
ariketa/azterketa ahozko proba batekin osatzea eska liezaioke azken emaitza erabakitzeko.
- Goian aipatu den bezala, plangintza eta ebaluazio sistema hau aurrez-aurreko (edota
aurrez-aurreko gehi on line) eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi
egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du
irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.
- Hemen zehazten ez diren beste edozein puntutarako, UPV/EHUk eta Letren Fakultateak duten
arautegia jarraituko dugu.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK (zereginaren arabera egokituko direnak) ondorengoak dira:
• Erantzunaren egokitasuna
• Ahozko zein idatzizko ekoizpenetan unibertsitate mailako ikasketei dagokien zuzentasun orto(tipo)grafiko eta gramatikala. Idatzizko lan eta azterketetan, ikasleek euskara maila zuzen eta jasoa erabiltzea ezinbestekoa da. Hizkuntza maila nahikorik ez dutenek “Gutxiegi” kalifikazioa izango dute, edukia gorabehera.
• Diskurtsoaren osotasuna
• Argumentazio egokia
• Hizkera teknikoaren eta hiztegin bereziaren erabilera egokia
• Informazio iturrien aipamen zuzena
Epetik kanpo/aurkeztu gabeko edo prozedura uruzurtiak baliatuz osatutako ariketa, lan edo azterketa bakoitzeko, ikasleak ZEROko nota jasoko du zeregin horretan.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
- Ohiz kanpoko deialdian azterketa izango da ebaluaketa modu bakarra. Honek nota orokorraren
% 100 balio du.
- Azterketa honetan eduki teorikoak (50%) eta praktika (50%) ebaluatuko dira. Azterketa hau
gainditu ahal izateko (i) eduki teorikoei dagokien zatia eta (ii) praktikei dagokien zatia
(biak) gainditu behar dira. Zati bat ez gainditzeak berarekin dakar azterketa eta
irakasgaia ez gainditzea.
- Azterketa hau Dekanotzak ezarritako egunean egingo da.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Ohiko deialdian dauden berberak
- Unibertsitate mailako ikasketei dagozkien egokitasun eta zuzentasun gramatikala eskatuko
zaie ikasleei.
- UPV/EHUk jokabide makurrak eragozteari eta etika akademikoari buruz abian duen
protokoloari eutsiko diogu. Horri begira, jokabide makurrak eragozteko eta ekiditeko
neurriak har daitezke ez-ohiko ariketa/azterketetan. Honekin loturik,
ariketa/azterketa bati buruzko dudak sortuko balira, irakasleak ikasleari egindako
ariketa/azterketa ahozko proba batekin osatzea eska liezaioke azken emaitza erabakitzeko.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Hautatutako bibliografia; eskolako adibidetegiak eta ariketak.
Ikasgaiari dagozkion materialak eta eginkizunak Campus Birtualeko e-gela plataforman (http://moodle.ehu.es/moodle) jarriko dira.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
ARTIAGOITIA, X. 1998. “Determinatzaile Sintagmaren Hipotesia Euskal Gramatikan”, Uztaro 27, 33 - 61.
ARTIAGOITIA, X. 2000. Hatsarreak eta Parametroak lantzen, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia-EHU.
EUSKALTZAINDIA. 1985., Euskal gramatika. Lehen urratsak, Iruñea. Euskaltzaindia & Príncipe de Viana,.
EUSKALTZAINDIA. 1987a. Euskal gramatika. Lehen urratsak-I. Eraskina, Bilbao. Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 1987b. Euskal gramatika. Lehen urratsak I. Bilbao. Euskaltzaindia,.
EUSKALTZAINDIA. 1990. Euskal gramatika. Lehen urratsak III: Lokailuak. Bilbao. Euskaltzaindia,
EUSKALTZAINDIA. 1994. Euskal gramatika. Lehen urratsak IV Bilbao Juntagailuak., Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 1999. Euskal gramatika. Lehen hurratsak V: Menderakuntza. Bilbao. Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 2005. Euskal gramatika. Lehen urratsak VI. Bilbao Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 1994--., Euskaltzaindiaren Arauak, Bilbo.
GOENAGA, Patxi. 2007. Euskara II. Apunteak. Argitaragabea.
HUALDE, J. I. & J. ORTIZ DE URBINA. 2003. A Grammar of Basque. Amsterdam. John Benjamins.
LARSON, R. 2010. Grammar as science. MIT Press. Cambridge. MA.
ZUBIRI, Ilari & E. ZUBIRI. 2000. Euskal Gramatika Osoa (2. Edizioa). Didaktiker.
Gehiago sakontzeko bibliografia
ALBIZU, P. eta B. FERNÁNDEZ (arg). 2001. Kasu eta komuztaduraren gainean. On case and agreement.: UPV/EHU.
ALBIZU, P. eta B. FERNÁNDEZ (arg). 2004 Euskal Gramatika XXI mendearen atarian: arazo zaharrak, azterbide berriak, Gasteiz: EHU-Arabako Foru Aldundia.
ARTIAGOITIA, Xabier, Patxi GOENAGA & Joseba LAKARRA (eds.). 2002. Erramu Boneta: Festschrift for Rudolf P.G. de Rijk, ASJU Gehigarriak XLIV, Bilbo, UPV-EHU.
ARTIAGOITIA, X. & J. Lakarra (arg.). 2008. Gramatika Jaietan: Patxi Goenaga irakaslearenOmenaldiz, Special Issue of International Journal of Basque Linguistics and Philology. 287-310.
ARTEATX, Iñigo, X. ARTIAGOITIA& Arantzazu ELORDIETA 2008. Antisimetriaren hipotesia vs. Buru parametroa: euskararen oinarrizko hitz hurrenkera ezbaian. Bilbo, UPV-EHU.
DUGUINE, M. 2010. Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna, Bilbo, UEU.
ELORDIETA, A. 2001. Verb Movement and Constituent Permutation in Basque, Univ. Leiden.
ETXEBERRIA, U., R. ETXEPARE & M. URIBE-ETXEBARRIA (arg.). 2012. Noun Phrases and nominalizations in Basque. John Benjamins, Amsterdam/Philadelphia.
ETXEPARE, Ricardo, Ricardo GÓMEZ & Joseba LAKARRA (arg.) 2009. Beñat Oihartzabali Gorazarre/Fesschrift for bernad Oyharçabal, ASJU Gehigarriak XLIII: 1-2, Bilbo, Gipuzkoako Foru Aldundia & UPV-EHU.
FERNANDEZ, B. & Itziar LAKA 2006. Andolin gogoan: Essays in honour of Professor Eguzkitza. Bilbo,, UPV-EHU.
FERNANDEZ, B. & Jon ORTIZ de URBINA. 2007. Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan. UEU.
FERNANDEZ, B. & Jon ORTIZ de URBINA. 2010. Datiboa hiztegian. Bilbo, UPV-EHU.
HUALDE, J.I .& J. ORTIZ DE URBINA. 1993. Generative Studies in Basque Linguistics. Amsterdam. John Benjamins.
IRURTZUN, A. 2007. The Grammar of Focus at the Interfaces. Doktorego Tesia. UPV/EHU
ORTIZ DE URBINA, J. 1989a., Parameters in the Grammar of Basque, Dordrecht, Foris.
Aldizkariak
ASJU, Euskara, Fontes Linguae Vasconum, Lapurdum, Linguistic Inquiry, Probus, Natural Language and Linguistic Theory, Syntax, Uztaro
Web helbideak
- Munduko hizkuntzak:
www.ethnologue.com
- Tipologia:
http://www.linguistic-typology.org/ (Association for Linguistic Typology/ALT)
- Euskal testuak eta datubaseak:
www.vc.ehu.es/gordailua (Euskal testuen gordailua)
www.armiarma.com (Klasikoen gordailua eta abar)
http://www.norantz.org/ (Gaur egungo Iparraldeko euskal hizkeren gramatikaren bilakaera
erakusten duen datubasea)
- Morfologia eta sintaxia:
http://www.ehu.es/seg: Sareko Euskal Gramatika (SEG)
http://artxiker.ccsd.cnrs.fr (Euskal gramatikari buruz egindako lanen gordailua)
http://www.euskaltzaindia.net (Euskaltzaindiaren web orrialdea )
http://linguistlist.org/ (hizkuntzalaritza eta hizkuntzei buruzko era guztietako informazioa)
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:00-11:00 (1) | 09:00-09:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-11:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 13:00-15:00 (1) | 13:00-13:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
- AULA 1.06 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 13:30-15:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 1.06 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)